"Gasteizek, 2018tik Haurren Lagun den Hiria denak, gaur berretsi du Haur Pobrezia Zero Herrialde Aliantzarekiko bere konpromisoa". Gorka Urtaran alkateak eta Ernesto Gascok, Haur Pobreziaren aurkako Borrokarako goi-komisarioak, akordioa sinatu dute eta, horren arabera, Euskadiko hiriburuak neska-mutilengan eta nerabeengan eragina duten arazo hori desagerraraztera eta, hala, aukera-berdintasuna bermatzera bideratutako ekimenak sortzeko helburua duen sare horrekin bat egin du. Alkateak aipatu duenez, gai horren inguruko ahaleginak koordinatzera bideratutako edozein jarduerak jasotzen du Udalaren lankidetza gorena. “Haurren eta nerabeen eskubideen oinarri diren printzipioak aitortzea eta funtsezko giza eskubideak erabat errespetatzea abiapuntutzat hartuta, Udal honek bere eguneroko lanean erakusten du hiriko neska-mutil guztiek bere oinarrizko beharrak estalita izan ditzaten duen inplikazioa: osasuna edo hezkuntza dira horietako batzuk”, adierazi du. Lan horren baitan, garrantzitsuak dira dibulgazioa eta sentsibilizazioa. “Gizarteak modu koordinatuan eta elkartuan jarduten badu, beti izango da errazagoa haur-pobreziako egoera posibleak detektatzea eta hori ekiditeko mekanismoak martxan jartzea”. Haurren ongizaterako eta baliabideetara aukera berdinekin sarbidea izateko ezinbestekoak dira inklusiboa eta kalitatezkoa den hezkuntza eta ingurune osasungarriak, positiboak eta seguruak izatea. Bestalde, Ernesto Gascok aipatu du “badakigu gizarte-zerbitzuen bidez Gasteizek haurren eta nerabeen mesedetan egiten duen lan ona baloratzen. Kontzilia zerbitzua edo Orain, Egokitzen, Ada edo Bidatu programak dira egunerokotasunean egiten duzuen lan on eta oparo horren guztiaren erakusgarri argiak. Ibilbide-orri ona duzue eta, hain zuzen ere, Haur Pobrezia Zero Herrialde Aliantza honekin bat egin duen Euskadiko lehen hiriburua zarete”.
Actualidad
Gasteiz, Haur Pobrezia Zero Herrialde Aliantzarekiko konpromisoa berresten duen lehen euskal hiriburua
Gorka Urtaran alkateak eta Ernesto Gascok, Haur Pobreziaren aurkako Borrokarako goi-komisarioak, atxikipen-akordioa sinatu dute