Ignacio Echevarriari monopatinaren heroia deitzen zaio. Londresko atentatu terroristaren Espainiako biktima bakarra izan zen, 2017ko ekainaren 3an gertatutakoa. Terrorista bat emakume bati erasotzen ari zitzaion, Ignacio Echevarriak, monopatin batean zihoala, bere bizitzaren truke defendatu zuenean.
Haren istorioa musikal batean kontatuko dute apirilaren 3an, 11:30ean, Manianistas ikastetxeko antzokian, Skate Hero: el héroe del monopatín izenarekin. Ignacio Echevarriaren azken egunari buruzko musikala da, Joaquín Echevarria aitak kontatua. Así era mi hijo, el héroe del monopatín liburuaren egilea da haren aita. Gogoratu behar da Ignacio Echevarria abokatu gaztea zela, bankako enplegatua, eta Londresko atentatuaren erasotzaile bati egin behar izan ziola aurre, duela sei urteko ekainean. Bortizki erasotua izaten ari zen emakume bat defendatzen saiatu zen Ignacio Echevarriak. Hala, eraso hori ikusi zuenean, bere motxila gainetik kendu eta berehala joan zen biktima defendatzera erasotzailea bere monopatinarekin joz. Zoritxarrez, gazte honek bi labankada hilgarri jaso zituen, baina bere ekintzarekin monopatineko heroiak beste pertsona batzuk ezkutatzea (eta horrekin beraien bizitza arriskutik ateratzea) lortu zuen. Hala, eta ildo beretik, musikalari dagokionez, Gasteizko Elizbarrutiak azaldu duenez, 75 minutu irauten du eta sarrera bost eurokoa izango da pertsona bakoitzeko. Marianistas ikastetxearen bidez erosten ahalko da, bertan daude dagoeneko eskuragarri nahi duten guztientzat.