Araba

Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak webgunea berritu du

Atariaren hasierako orriak bistaratze kopuru handiena jaso ohi duen informazioa erakusten du
Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak webgunea berritu du.
Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak webgunea berritu du. / Utzitakoa

Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak webgunea berritu du, diseinu modernoaren eta intuitiboaren aldeko apustua eginda, erabiltzaileek "nabigazio esperientzia egokia" izan dezaten.

"Webgune berri honekin, gasteiztarrei zerbitzu onena eskaini nahi diegu. Webgunean, ikastegiaren etapa berri honetan bereziki azpimarratu nahi ditugun helburuak nabarmentzen dira: zirkularitatea, azpiegitura berdea, mugikortasuna eta nekazaritzako elikagaiak", azaldu du Gasteizko Udaleko Ingurumeneko zinegotzi Borja Rodriguezek.

Atariaren hasierako orriak bistaratze kopuru handiena jaso ohi duen informazioa erakusten du, hala nola ikastegiaren agendako jarduerak eta ekipamenduei buruzko informazioa.

Lehen pantaila horretan, gainera, herritarren parte hartzearekin lotutako menu espezifikoaren aukera dago ikusgai; besteak beste, herritarren zientzia sarean, prozesu parte hartzaileetan edo eskola programan parte hartu ahal izateko estekak daude bertan.

Orobat, menuan beste bi aukera gehitu dira profil teknikoa duten pertsonei zuzenduta: Ingurumen Gaietako Ikastegia partaide den proiektuei buruzkoa eta argitalpenen atala. Bertatik, udal erakunde autonomoak prestatutako azterlanak, planak eta txostenak PDF formatuan deskarga daitezke.

Hori guztia osatzeko, webgune berrituak 'Albisteak' atala ere sartu du, Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren eguneroko jarduera biltzeko.

"Jarduera hau herritarrekin harremana izatea ahalbidetzen diguten atalen berrikuntza teknologikoko estrategiari lotua dago. Hala, ibilbide orri honekin aurrera jarraitu eta beste bi webgune prestatuko ditugu, ikastegiak kudeatzen dituen bi ekipamendu nagusiekin lotuta: Olarizuko Lorategi Botanikoa eta Ataria", iragarri du Rodriguezek.

2025-02-11T10:04:35+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo