Actualizado hace 10 minutos
Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak minari eta mugimenduaren biologiari buruzko ikastaroa eskainiko die ikasleei, gihar eta hezurretako mina dantzan dabiltzanek aurre egin behar izaten dioten errealitatea baita. Gainera, irakasleak trebatuko ditu egoera hori pairatzen duten ikasleaei laguntzen jakin dezaten.
“ Ikastaroak landuko duen gaia mina izango da ”
Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak nabarmendu du Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak "prestakuntza zentroa baino askoz gehiago" izan nahi duela, hau da, "ikasleentzako etxea, laguntza sarea, eta zailtasunen aurrean laguntza eskuratu ahal izango duten lekua".
"Horretarako, ikasleei, irakasleei eta familiei zuzendutako etengabeko prestakuntza bultzatzen da. Oraingoan, ikastaroak landuko duen gaia mina izango da; pertsonen bizitza baldintzatzen duen eta dantzan hain presente dagoen sentsazio fisiko gogaikarri hori", zehaztu du.
LESIOAK
Batzuetan mina lesio batek eragiten badu ere, beste batzuetan ez dago erabateko loturarik minaren eta oinazearen artean. Bi egoera horietan, pertsonak minari aurre egin behar dio, dantzara itzultzea segurua noiz den jakin behar du, eta esperientzia mingarri horretan sortzen diren sentimenduak eta emozioak kudeatzen jakin.
“ Goizekoa (09:00-11:00), Irakaskuntza Profesionaletako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat izango da ”
Bada, ikastaroan, mina orokorrean jorratuko bada ere, ageriko arrazoirik gabeko horretan jarriko da arreta, "hura ezagutu, aurre egin eta kudeatzen ikasi ahal izateko".
Ikastaroa lau saiotan emango da, eta lehena ostiralean da, otsailaren 21ean, Arturo Goicoechea neurologoarekin; hurrengo hirurak martxoaren 28an, apirilaren 11n eta maiatzaren 16an izango dira, eta Maite Goicoechea eta Asier Merino fisioterapeutek eskainiko dituzte, hurrenez hurren.
ORDUTEGIA
Ordutegiei dagokienez, goizekoa (09:00-11:00), Irakaskuntza Profesionaletako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat izango da, eta arratsaldekoa (16:00-18:00), Irakaskuntza Profesionaletako 1., 2., 3. eta 4. mailetakoentzat.
Azkenik, etengabeko prestakuntzarekin lotuta, Jose Uruñuela Udal Kontserbatorioak dantzarekin lotutako elikadura tailerrak ere eskainiko dizkie ikasleei eta familiei. Otsailaren 28an izango dira, 17:00etan Irakaskuntza Profesionaletako dantzarientzat, eta 18:00etan haien senideentzat.