Araba

Gasteizko Udalak 560.000 eurorekin lagunduko dio hiriko enpresen modernizazioari

Gasteizko Udalak 560.000 eurorekin lagunduko dio hiriko enpresen modernizazioari.
Gasteizko Udalak 560.000 eurorekin lagunduko dio hiriko enpresen modernizazioari. / Utzitakoa

Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak zerbitzu pertsonal eta ostalaritzako enpresa txikien ezarpena, modernizazioa eta eraldaketa digitalerako laguntzen 2025erako deialdia onartu du ostiral honetan, 560.000 euroko aurrekontuarekin.

Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzak adierazi duenez, "560.000 euroko inbertsioa egingo dugu 2025ean deialdi honetan, enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko eta, azken batean, gure hirian jarduera ekonomikoa sustatzeko".

Laguntza lerroa lehia konkurrentziako sistemaren bidez izapidetuko da, eta eskaerak egiteko epea 15 egun balioduneko izango da deialdiaren oinarriak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bestalde, Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak autonomoentzako txekea izeneko laguntzen hirugarren deialdia ere onartu du, 100.000 eurokoa, eta lana beren kontura egiten dutenek 960 euro jaso ahal izango dituzte urteko ordainketa bakarrean (hilean 80 euroren baliokidea).

Itzuli beharrik gabeko diru laguntza da eta Gasteizko Udalak enpresak sustatzeko bultzatzen duen laguntzen lerroari atxikita dago. Berritasun nagusia da deialdia jarduera anitzetan ari diren pertsonetara zabalduko dela, baldin eta erregimen orokorrean %50 baino gutxiagoko lanaldian altan badaude eta aldi berean bi erregimenetan (autonomoak eta orokorra) kotizatu badute gutxienez hiru hilabetez.

"Laguntza honekin beste urrats bat emango dugu gure hiriko ekintzaileak indartzen laguntzeko, hori baita Gasteizko Udalaren lehentasunetako bat", nabarmendu du zinegotziak.

2025-03-25T14:00:23+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo