Araba

Gasteizko Udalak beste 450.000 euro banatuko ditu etxebizitzak eta bizitegui eraikinak birgaitzeko

Gasteizko Udalak beste 450.000 euro banatuko ditu etxebizitzak eta bizitegui eraikinak birgaitzeko.
Gasteizko Udalak beste 450.000 euro banatuko ditu etxebizitzak eta bizitegui eraikinak birgaitzeko. / Utzitakoa

Actualizado hace 4 minutos

Gasteizko 21 Zabalgunea udal sozietateko administrazio kontseiluak ostegun honetan onetsi du 450.000 euro gehiago ematea hiriko etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko laguntzetan. Behin-behineko ebazpena onartu ondoren, tokiko gobernu batzarrari helaraziko zaio, behin betiko onar dezan.

Borja Rodriguez 21 Zabalgunea sozietateko presidenteak adierazi duenez, "zerbitzu teknikoek 409 eskabide berri izapidetu dituzte, eta baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, 326 eskabideren aldeko txostena eman dute, hau da, behin-behinean 450.000 euro ematea".

Horrela, izapidetutako eskabideen %79k laguntzen oinarrietan ezarritako baldintzak bete dituzte; gainerako 83 eskabideak ukatzeko arrazoien artean daude diru sarrerak gainditzea edo eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu ez izana.

Laguntzak eskuratzeko oinarri arautzaileak 2024ko martxoaren 26an argitaratu ziren Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO). Ordutik, guztira 1.613 eskabide izapidetu dira hiriko etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko, eta horietatik 1.260 onartu.

"Komunitateek izapidetutako laguntzen ehuneko handi bat higiezinen elementu komunei eragiten dieten obrak eskatzeko dira. Beraz, bide onean goaz Gasteizko eraikinen parkea birgaitzeko", ziurtatu du Rodriguezek.

Birgaitzeko laguntzak eskuratu edo informazio gehiago nahi duten jabeen komunitateek eta higiezinen jabeek 21 Zabalgunea sozietateko bulegoetara jo dezakete laguntzak eskuratzeko baldintzei buruzko aholkuak eta izapidetzeko jarraibideak jasotzeko.

2025-02-28T23:17:19+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo