Buscar
Araba

Gasteizko Udaltzaingoak salaketak sarean izapidetzeko sistema berria abiatuko du otsailaren 10etik

Agentes de la Policía Local de Gasteiz durante un operativo.
Agentes de la Policía Local de Gasteiz durante un operativo. / Pilar Barco

Actualizado hace 4 minutos

Gasteizko Udaltzaingoak salaketak sarean izapidetzeko sistema berria jarriko du martxan otsailaren 10etik aurrera, herritarrek denbora irabazteko eta joan-etorriak ekiditeko, etxetik egin ahal izango baitituzte salaketak klik gutxi batzuekin, ordutegi mugarik gabe.

Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotziak sistemaren aurkezpenean azaldu duenez, "salaketa funtsezko tresna da delituen aurka borrokatzeko, eta salaketa jartzeko ematen ditugun erraztasun guztien ondorioz, eraginkorragoak gara borroka horretan".

"Datorren astean, sareko salaketen zerbitzu berria izango dugu erabilgarri, herritarrentzat erosoagoa, irisgarriagoa eta arinagoa, itxaron beharrik gabe eta 24 orduz operatiboa. Gainera, zerbitzuak poliziaren lanaren kudeaketa optimizatuko du eta udaltzainak lan operatiboetan zentra daitezke", adierazi du.

Bada, sistema berriari esker, hainbat delitu gertaera salatu ahal izango dira, hala bola dokumentazioa edo gauzak dituen diru zorroa galdu edo ebatsi izana, dokumentazioa edo gauzak galdu edo ebatsi izana, lapurreta ibilgailu barrutik, ibilgailuen ebasketa edo lapurreta, kalteak, bizikleta, patinetea edo telefonoa ebastea, iruzurra eta beste ebasketa mota batzuk. Ezingo dira salatu indarkeria fisikoarekin edo larderiaz egindako gertaerak edo egilea identifikatuta dagoen jazoerak.

Salaketa sarean izapidetzeko nahikoa izango da Gasteizko Udalaren webgunean dagoen Udaltzaingoaren atalera sartzea edo nabigatzailean www.vitoria-gasteiz.org/udaltzaingoa helbidea sartzea. Sartutakoan, izapidetzeen eremura jo eta Salaketa judiziala aurkeztu Gasteizko Udaltzaingoan estekan egin behar da klik. Atal horretan salaketak egiteko bi bide daude: alde batetik, aurrez aurrekoa, eta bestetik, sarekoa, eta hor egin beharko da klik.

2025-02-05T21:53:18+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo