Buscar
CAV

Halloweena baino lehen, Euskadin, Gau Beltza genuen

Urriaren 31an herri askotan ospatzen da Halloween eguna baina ameriketako ohiturak diruditenak euskal tradizioak dira
Niños disfrazados durante la celebración de Halloween en Estella.
Halloweena baino lehen, Euskadin, Gau Beltza genuen
Escuchar
00:27

Kalabazak hustu, jendea izutu eta gure etxeko atariak atontzea dira, besteak beste, gaur, urriak 31, egiten ditugun gauzak Halloween eguna dela eta. Antza denez, ospakizun hau Ameriketako Estatu Batuetatik eratorritako ohitura da, ia berria Euskadin. Baina, hala ez balitz? eta Euskal Herriko jendeak urteak eta mendeak eramango balitu ekintza horiek guztiak egiten?

Zuzen egongo ginateke, Gau Beltza edo Arimen Gaua izenarekin ezagutzen delako euskal-Halloweena eta, esan bezala, antzinatik eratorritako ohituretan oinarrituta dagoelako ospakizuna.

Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena biltzen dira egun hauetan non egunak gero eta ilunagoak diren. Testuinguru horretan, iluntasunak eta heriotzak sinismen, jolaserako eta elkar beldurtzeko aitzakia pizten zutenez sotu ziren errituak. Horietako askok, denboraren poderioz, desagertuz joan dira, baina beste asko, iluntasunetik atera dira eta berreskuratu. Adibidez, Amasa-Villabonan, non Zunbeltz elkarteak antzinako ohiturak berreskuratzeko lan egiten duen.

Ospakizun hauek ikuspegi komunitariotik antolatu ohi dira, aurrekontu txikiekin eta eredu jasangarriak bultzatuz: kalabaza naturalak, garaiko gaztaina erreak eta trapu zaharrak mozorro gisan. Bestetik, garaietara ere egokitzen dira eta ohiturak berreskuratzen diren bitartean berriak ere sortzen dira.

Baina, Gau Beltzaren biziraupena lortzeko euskaldunok erabaki beharko dugu zer ospatu nahi dugun, Hallowen edo Gau Beltza. Zuk zer aukeratuko duzu?

Etiquetas
2022-10-28T09:17:46+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo