Araba

Gaur itzuliko dira udaberriko tenperaturak

Tenperaturak gora egingo du lurralde osoan
Gaur itzuliko dira udaberriko tenperaturak

Hego-mendebaldeko haizea zakartu eta tenperaturak gora egingo du. Hego-mendebaldeko haizeak enbarazu egingo du eta boladaka gogor joko du haizeguneetan. Tenperaturak gora egingo du lurralde osoan eta egunsenti suabe baten ostean, maximoak 20-21 gradu ingurukoak izango dira Kantauri isurialdeko leku askotan eta Mediterraneo isurialdean 15 gradutik gora gelditu litezke. Zerua nahiko lainotuta egongo da eta baliteke modu isolatuan euri-zarrastaren bat botatzea, gauza gutxi, Euskal Metereologia Agentzia Euskalmetek iragarri duen bezala.

Bihar Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, bereziki arratsaldean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Eta ostiralean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, goizean bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperatura minimoetan aldaketarik eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

Asteburuari dagokionez, Euskalmeten hitzetan, "larunbatean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Euri txiki egin dezake. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi igoko da eta igandean Zerua tarteka hodeitsu egongo da. Euri txikia egin dezake. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan, aldaketarik ez", ondorioztatu dutenez.

09/03/2023