Javier Sadaren izena entzuten dugunean, azkar pentsatzen dugu haren alderdi historikoan, baina donostiar honek bere auzoaren alde ere egin du lan eta hori izango da, hain zuzen ere, gaur aldarrikatuko dena Amara auzoan.
Bai Auzo Elkarteak Sadari eskertu nahi dio 1968. urtean lehen auzo elkartea sortu izana, "momentu horretan ez zen batere erraza halako ezer egitea eta bera lehena izan zen aurrepauso hori emanten eta amaratarrek eskertzen diogu hori" esan digu Gipuzkoako Kale Nagusian Harkaitz Aranburu auzikideak.
Amara Eguna ospatuko da eguerdiko 12:00tik aurrera, trikitilariek jarriko dute erritmoa eta 200 pertsona inguru bilduko dira, gero, mahai baten inguruan auzokideen arteko bazkaria egiteko, paella jateko. 13:00etan hasiko dira bazkariaren prestaketekin eta 14:00ean bazkalduko dute.
Arratsaldean giroa onak jarraituko du eta 16:30etik aurrera disko besta egongo da plazan, Disko Arimaren eskutik.
Bazkarirako txartelak 16 euro balio du, eta hunako establezimendueta eskuratu daiteke: Alboka, Artola, Arroka, Barandiaran harategia, Bella Easo, Bodegilla, Erdiko, Esnaola, Javier, La Fonda, Maritxu, Pirpira eta Urban.