Buscar
Gipuzkoa

Gazteriako programetan izena emateko epea zabaldu da

Errenteriako Udalak 17 urte bitarteko adingabeentzat aisialdi eskaintza zabala aurkeztu du
Gazteria saileko eta zerbitzuetako arduradunak, atzo. | ARGAZKIA: N.G.
Gazteria saileko eta zerbitzuetako arduradunak, atzo. | ARGAZKIA: N.G.

Errenteriako Udalak, Gazteria sailaren bidez, atzo, haur, gazte eta familientzako antolatzen dituen programak aurkeztu zituen. Ikasturtea urriaren 3an hasiko da. Aurreko urteetan bezala, abian jarriko diren programen eskaintza 17 urtera arte bideratuta dago.

Lehenengo programa, Familia Gunea, zero eta sei urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Berrikuntza gisa, aurten, eskaintzen den edozein txandatan parte hartu ahal izango dute familiek, astelehenetik ostiralera 17.00etatik 19.00etara eta asteazken eta larunbatetan 10.00etatik 12.00etara. Izena lehen aldiz ematen duten familiek hiru hilabeteko probaldia egin dezakete. Aldez aurretik izena eman behar da, txanda aukeratuz, ZU! zerbitzuan, irailaren 28a arte.

Sei eta hamabi urte bitartean bi eskaintza daude: ludotekak (izena ludotekaren batean eman behar da) eta Familian jolasean. Azkeneko hau ostiralero 17.30etik 19.30era gauza-tzen da Agustinak auzoan (izen-ematea: gazteria.errenteria.eus).

Azkenik, 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako Errenteriako Udalak bi zerbitzu eskaintzen ditu: gaztelekuak (matrikula, gaztelekuan, bertan) eta Kuadrillategi (izen-ematea: Oarsoaldeako web orrian).

Informazio gehiago eta zehaztasunak gazteria.errenteria.eus webgunean aurki daitezke. – A. Muga

2022-09-22T05:50:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo