Buscar
Bizkaia

Gernika-Lumoko Photoka argazki lehiaketa martxan da

Photoka elkarteak Artekale kalean egindako erakusketa baten
Photoka elkarteak Artekale kalean egindako erakusketa baten

Seigarrenez, Gernika-Lumoko Photoka elkarteak bere lehiaketa jarri du martxan. "Argizaiola lehiaketa sailkapenerako baliagarria" izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, izan ere "lehenengo hiru sailkatuek automatikoki eskuratuko dute" Euskal Herri mailan egiten den lehiaketa nagusirako gonbidapena, "Argizaiola lehiaketan parte hartzeko gonbidapena". Kategoria bakoitzeko hiru irabazleek sari potoloa lortuko dute, 500 euro eta diploma bana, zehazki.

Bi dira lehiaketaren modalitateak: teknika baldintzatua eta librea. Lehenengoari dagokionez, argazki monokromoa edo kolorekoa izan ahal da. "Argazkiak prozesatzean onartu egingo dira errebelatu digitalaren berezko doikuntzak eta partikulak garbitzea zein neurrizko muxarrakinak egitea ere bai", dio antolakuntzak.

Bestetik, "ez da onartuko irudiaren edo irudiaren zati baten/batzuren alteraziorik ezta manipulaziorik ere, baldin eta horien ondorioz argazkian islatutako errealitatea fotografiatu dena ez bezalakoa bada. Edozein zalantzaren aurrean epaimahaiak argazkiaren jatorrizko artxiboa (RAW) eskatu ahal izango du, lehen esandako arauak egiaztatzeko". Teknika librearen atalean, argazkiak prozesatzean edozein teknika mota erabili daitekela adierazi dute.

2021-08-27T07:41:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo