Buscar
Araba

Gero eta emakume gehiagok arazoak dituzte familia eta lana bateratzeko Araban

Gizartea
Parke batean jolasten ari diren haur batzuen artxiboko irudia.P. Barco
Parke batean jolasten ari diren haur batzuen artxiboko irudia.P. Barco

Lana eta familia bateratzea ez da erraza Arabako milaka emakume eta gizonentzat.Errealitate hori islatzen da erakunde publikoek edo erakunde pribatuek egiten duten estatistika bakoitzean. Gasteizko Udalak haurren eta nerabeen diagnostikoa zehazten duen txostenean ere errealitate hori islatzen da. Izan ere, haurren eta nerabeen egoeraren bigarren diagnostikoa aurkeztu zuten atzo eta, bertan, pandemiak adingabeen bizitzan izan duen intzidentzia ere aztertu zuten.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, Jon Armentia Gizarte Politika, Adineko eta Haurtzaroko zinegotziak atzo goizean Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoa aurkeztu zuen. Hirian aurkeztutako bigarren txostena da, 2017an egin zen lehenengoaren ondoren. Idoia García, Informazio eta Ikerketa Sozialeko Zerbitzuko teknikaria eta Susana García, Haurtzaroa eta Senitartea Udal Zerbitzuko arduraduna, izan zituen lagun. Bertan azaldu zutenez, txostena prestatzeko, 1.094 inkesta egin dizkiete Gasteizko 25 ikastetxetako neska-mutilei eta nerabeei; elkarrizketak gurasoei eta hirugarren sektoreko erakundeei, inkestak udal-teknikariei, eta, gainera, Udalaren eta beste iturri batzuetako ikerketak aztertu dituzte. Bigarren diagnostiko honen helburu nagusia zen Arabako hiriburuan haurrek, nerabeek eta haien familiek bizi duten egoera ezagutzea, Haur eta Nerabeentzako Hirugarren Planak aurre egin beharko dien erronka nagusiak identifikatzea eta jarduera-ildoak proposatzea. Horretarako, zortzi esparru aztertu dituzte eta, gainera, pandemiak izan duen intzidentzia ere aintzat hartu dute; izan ere, "espero zitekeen moduan , eragin handia izan du familien eta adingabeen artean. Hala, aisialdiaz gozatzeko moduan edo lagunekin dituzten harremanetan eragina izan duela ikusi dugu; etxean eta pantailetan zentratuago egon da. Gainera, badakigu adingabeak suminduago sentitu direla eta baita beldurtuta ere gertuko norbait kutsatzeko edo hiltzeko aukeraren aurrean".

Hala, txostenean nabarmentzen denez, lan- eta familia-bizitza bateratzeko arazoek eragin nabarmena dute Araban. "Laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko arazoek eragin handia dute Arabako langileen % 26ren kasuan, eta gero eta gehiago emakumeengan", zehazten dute txostenean. Gainera, nabarmentzekoa da familia-aniztasuna handitu egin dela. Zehazki, lau haurretik eta nerabetik bat familia tradizionalarekiko ezberdina den sendiarekin batera bizi da.

Beste datu batzuk Txostenak beste datu batzuk ere ematen ditu. Adibidez, nabarmentzen denez, 18 urtetik beherakoei eragiten dien benetako pobrezia-egoera % 19,6tik % 13,4ra murriztu da 2016-2020 urteetan. Gainera, 2020an, 16 urtez azpiko neska-mutilen % 4,1ek zituen gabezia materialeko arazo larriak eta 2019 eta 2020 artean, % 6 eta % 10 igo ziren (hurrenez hurren) seme-alabak dituzten Gipuzkoako familiei emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta neska-mutilen eta nerabeen % 18k uste dute pandemiaren eraginez familiako egoera ekonomikoa okertu egin dela.

Bestalde, hezkuntza arloari dagokionez, hiriko haur eta nerabeen % 53 daude sare publikoan matrikulatua, eta % 50 D ereduan eta atzerriko nazionalitatea duten ikasleak % 11,6 dira, eta ia % 80 daude sare publikoan matrikulatuta. "Parekoen arteko tratu txarrek 3.000 ikasle ingururengan dute eragina. Gainera, % 10en ustez, covid-19aren pandemiak ikaskideekin eta irakasleekin duten harremana okerragotu du; gainera, % 23k uste dute haien errendimendu akademikoa gutxitu egin dela", azaldu zuten.

Besteak beste, txostenak azpimarratzen du pandemiak eragin handia izan duela haurren aisialdian eta denbora librean. Izan ere, hainbeste handitu da etxeko aisiaren aldeko lehentasuna, non aire zabaleko aisiaren aurretik dagoela orain. Zenbakietan, hamar haur eta nerabetik lauk diote pandemiaren aurretik baino denbora gehiago pasatzen dutela ordenagailuarekin edo mugikorrarekin, batez ere sare sozialak erabiliz. "Ondorio horiek eta haurren eta nerabeen egoeraren diagnostikoan bildutako beste batzuk baliagarriak izango dira Haur eta Nerabeentzako Hirugarren Planaren (HANUP) oinarriak finkatzeko. Haien egoeraren inguruan neska-mutilek eta nerabeek duten ikuspegia kontuan hartuko da HANUP berria prestatzeko garaian. Planaren helburuak, beste behin, honako hauek izango dira: adingabeen bizi-kalitatea hobetzea, haien garapena bultzatzea, eta haien eskubideak, partaidetza eta gizarteratzea bermatzea", ondorioztatu zuten.

Xehetasunez

Txostena. Txostenean nabarmentzen denez, lan- eta familia-bizitza bateratzeko arazoek eragin nabarmena dute Araban. "Laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko arazoek eragin handia dute Arabako langileen % 26ren kasuan, eta gero eta gehiago emakumeengan", zehazten dute txostenean. Gainera, nabarmentzekoa da familia-aniztasuna handitu egin dela. Zehazki, lau haurretik eta nerabetik bat familia tradizionalarekiko ezberdina den sendiarekin batera bizi da.

Pobrezia. 18 urtetik beherakoei eragiten dien benetako pobrezia-egoera % 19,6tik % 13,4ra murriztu da 2016-2020 urteetan. Gainera, 2020an, 16 urtez azpiko neska-mutilen % 4,1ek zituen gabezia materialeko arazo larriak eta 2019 eta 2020 artean, % 6 eta % 10 igo ziren (hurrenez hurren) seme-alabak dituzten Gipuzkoako familiei emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta neska-mutilen eta nerabeen % 18k uste dute pandemiaren eraginez familiako egoera ekonomikoa okertu egin dela.

Hezkuntza. Hezkuntza arloari dagokionez, hiriko haur eta nerabeen % 53 daude sare publikoan matrikulatua, eta % 50 D ereduan eta atzerriko nazionalitatea duten ikasleak % 11,6 dira, eta ia % 80 daude sare publikoan matrikulatuta. "Parekoen arteko tratu txarrek 3.000 ikasle ingururengan dute eragina. Gainera, % 10en ustez, pandemiak ikaskideekin eta irakasleekin duten harremana okerragotu duela, txostenaren arabera.

2022-04-14T05:59:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo