Bikoteek gero eta seme-alaba gehiago dituzte Araban, baina ez Euskadin. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jaiotzei buruz egindako azken azterlanaren arabera, jaiotzek sei puntu portzentual baino gehiago egin zuten behera aurtengo bigarren hiruhilekoan Euskadi osoan.
Zehazki, aurtengo bigarren hiruhilekoan, 3.319 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan; kopuru hori %6,3 jaitsi da iazko aldi berean baino. Horrek esan nahi du urteko jaitsiera metatua %3,7koa dela. Lurraldeka, beherakadarik handiena Gipuzkoan gertatu da (-%11,4). Bizkaian %6,3 jaitsi zen eta Araban %4,9 egin zuen gora. Bestalde, 2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean, jaio-tza guztien %50,1 ezkontzaz kanpoko jaiotzak izan dira, 2021eko hiruhilekoan baino gehiago, orduan %48 izan baitziren. “Bizkaian, %51,6 izan dira eta Gipuzkoan, %50,7; Araban, % 45,1 izan dira, eta Euskal AEko batezbestekoa baino balio baxuagoak izan dituen lurralde bakarra izan da”, azpimarratu dute txostenean. “Jaiotza-hurrenkerari jarraikiz, ia erdiak, 1.597, lehen semeak edo alabak izan dira, 2022ko bigarren hiruhilekoan; 1.260 haur (%38) beste seme edo alaba bat duten familietan jaio dira, eta hirugarren seme-alaben edo hortik gorakoen jaiotzak % 13,9 izan dira”, gaineratu dute. Jaiotzen banaketari dagokionez, adinaren arabera, 30 eta 39 urte bitarteko adin-tartea da nagusi. Adin-tarte horretan jaiotzen ia %70 izan ziren. Aurreko ehunekoak baino askoz txikiagoak ziren 25-29 urtekoen taldea (%13,4) eta 25 urtetik beherakoena (%6,1); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, %11,4 zen. Halaber, gaur egun aitarik gabeko seme-alabak izatea erabakitzen duten emakumeen kopurua ere jasotzen du txostenak. Testuinguru horretan, ama ezkongabeen amatasun-adina ama guztiena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen ia %9k 25 urte baino gutxiago baitzituen. %14,2 25 eta 29 urtekoen artean zegoen. Gainera, 40 urtetik gorako ama ezkongabeak %11,3 izan ziren. Euskal AEn, 2022. urteko udaberriko hilabeteetan izan diren jaiotzen %29 ama atzerritarrena izan da. 2021eko aldi berean, %26,1 izan zen. Lurraldeka, Araban %36,9, Gipuzkoan %29,8 eta Bizkaian %25,6. Gero eta seme-alaba gutxiago izateko joera hori ez da berria Euskadiko estatistiketan. Aurtengo irailean egindako txosten baten arabera, urte honen hasiera ez zen ona izan jaiotzen estatistiketarako.
Ildo horretatik, 2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.287 jaiotza egon ziren, aurreko urteko aldi berean baino %1,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotza kopuruak behera egin zuen Gipuzkoan, %8,8, eta Araban, %2. Bizkaian, berriz, %4,6 egin zuen gora. Bizkaian, zehazki, 1.691 ume jaio ziren; Gipuzkoan, 1.053, eta, Araban, 543. Hilen arabera, jaiotza kopuru handiena urtarrilean izan zen, 1.123 jaiotza izan baitziren (%34,2); ondoren, martxoan, 1.110 izan bai-tziren (%33,8), eta, azkenik, otsailean, 1.054 izan baitziren (%32,1). Amaren adinari dagokionez, 35 eta 39 urte bitarteko amen taldea izan zen lehen postuan; jaiotzen %35,5 egokitu zitzaien. “Jarraian, 30 eta 34 urte bitarteko taldea izan zen, %32,9rekin. Nabarmendu behar da 40 urteko edo gehiagoko amen jaiotzak kopuru osoaren %12,6 direla; balio hori 25 eta 29 urte bitarteko amen jaiotzen %11,8ren gainetik dago”, gaineratu zuten. “Ama ezkongabeen amatasunaren adina ama guztiena baino baxuagoa da; nabarmentzekoa da haietatik %10,5ek 25 urte baino gutxiago zituela”.
Xehetasunez
Datuak. Aaurtengo bigarren hiruhilekoan, 3.319 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan; kopuru hori %6,3 jaitsi da iazko aldi berean baino. Horrek esan nahi du urteko jaitsiera metatua %3,7koa dela. Lurraldeka, beherakadarik handiena Gipuzkoan gertatu da (-%11,4). Bizkaian %6,3 jaitsi zen eta Araban %4,9 egin zuen gora. Bestalde, 2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean, jaiotza guztien %50,1 ezkontzaz kanpoko jaiotzak izan dira, 2021eko hiruhilekoan baino gehiago, orduan %48 izan baitziren. “Bizkaian, %51,6 izan dira eta Gipuzkoan, %50,7; Araban, %45,1 izan dira, eta Euskal AEko batezbestekoa baino balio baxuagoak izan dituen lurralde bakarra izan da”, azpimarratu dute txostenean.
Adina. Adinaren arabera, 30 eta 39 urte bitarteko adin-tartea da nagusi. Adin-tarte horretan jaio-tzen ia %70 izan ziren. Aurreko ehunekoak baino askoz txikiagoak ziren 25-29 urtekoen taldea (%13,4) eta 25 urtetik beherakoena (%6,1); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, %11,4 zen. Halaber, gaur egun aitarik gabeko seme-alabak izatea erabakitzen duten emakumeen kopurua ere jasotzen du txostenak.