Gipuzkoa

Getaria: “Indarkeria matxistarik gabe”

Jaietan hainbat emakumek jasandako abusuak salatzeko manifestazioa Getarian. | ARGAZKIA: N.G.

Getariako Udalak, herriko jaiei begira, Mariñak feminista taldearekin elkarlanean hainbat ekimen eramango ditu aurrera. Salbatore jaiak abuztuaren 5etik aurrera ospatuko dira.

Lehenengoa autodefentsa ikastaroa izango da eta uztailaren 16an egingo da. Hamalau urtetik gorako emakumeei zuzendutako doako tailerra izango da Ulpiano aretoan egingo dena. Goizez 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldez 15.30etik 19.30era.

Bertan parte hartu nahi dutenek Getariako Turismo Bulegoan izena eman beharko dute uztailaren 10a bitartean, egunero 10.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 19.00etara. Beste aukerak 943 140 957 telefonora dei-tzea da edo infoturismo@getaria.eus helbide elektronikora idaztea da.

Salbatore jaietan formazio eta ikerketa feministan aditua den Emaginen Elkartearen eskutik informazio karpa bat jarriko dute Harritaren abuztuaren 5ean eta 7an. Bertan, elkarteko bi kide egongo dira informazioa zabaltzeko eta herritarrek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuna ematen saiatzeko.

Eraso matxistak prebenitzeko eta detektatzeko lehen arreta eskein-tzeko gida bat landu da ere. Gida horretan eman beharreko lehen pausuak zeintzuk izan daitezkeen eta nola bideratu daitezkeen adierazten da.

Horrez gain, Getariako Udalak Gipuzkoako beste udalekin batera, Foru Aldundiak egin berri duen hausnarketa prozesuan parte hartu zuen. Jaiak emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko gune bihur-tzeko ahal den guztia egiteko konpromiso partekatua azpimarratu zuten.

Azkenik, Getariako udalak, herritarrei dei egin die indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko “konpromiso aktiboa” hartzera. “Gure herriko jai eta ekitaldietan indarkeria matxistarik gabeko ospakizun gune izan daitezen eta haietan emakumeek askatasunez gozatu ahal izan daitezen eta haietan emakumeek askatasunez gozatu ahal izan dezaten aisialdiaz, ospakizunez eta gizarte harremanez”, adierazi du Udalak.

01/07/2022