Buscar
Gipuzkoa

Getaria: San Prudentzio-Askizura doan bidegurutzea egiteko proposamena

Iaz Getariako Udalak Aldundiari bidali zion eta esan dutenez, irtenbidea proiektatuta dute
San Prudentzio-Askizura joateko bidea. | ARGAZKIA: UDALA
San Prudentzio-Askizura joateko bidea. | ARGAZKIA: UDALA

San Prudentzio-Askizura doan bidegurutzea eraikitzeko proposamena proiektatuta dago. Iaz, Getariako Udalak, gaia mahai gainean jarri zuen eta irtenbideak aztertzen hasteko, proposamen bat bidali zion Aldundiari. Orain, Aldundiak Udalari aditzera eman dionez, irtenbidea proiektatuta dute. Zehazki, beste horma bat eraikiko lukete inguru horretan, kostaren aldean, eta, horrela, itxarote-erraia atera. Hala ere, Gipuzkoako Itsasertz Zerbitzua Getariatik Zumaiara espaloi bat eraikitzeko aukera aztertzen ari denez, esku-hartze hori aipatutako proiektu horren nondik norakoak argitzeko zain geratuko da.

Getariatik industriagunera edota auzoetara joateko, ibilgailuek debekatuta dute zuzenean ezkerretara har-tzea. Aurrerago dagoen noranzko-aldaketan buelta ematea derrigorrezkoa da toki horietara iristeko.

Getariako Udalaren ustez, albiste ona da. Izan ere, auzotarren eta langileen joan-etorria erraztuko luke. Gainera, seguruagoa egingo zen bidaia eta hainbat urtetako eskaerari bide emango lioke.

Gauzak horrela, Getariako Udalak, orain arte egin duen bezala, horrelako irtenbideak sustatzen jarraituko du.

2023-03-01T01:59:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo