Gabonak iristear dauden honetan, Babexa Getariako Dendari Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan datozen egunetan.
Datorren astelehenean, abenduaren 12an, hasiko dira kanpainarekin eta hilaren 22an amaituko da.
Babexa elkartearen parte diren establezimenduetan sari txartelak banatuko dituzte. Gauzak horrela, 1.000 sari inguru aurkitzeko aukera izango da Babexako establezimenduetan.
Ia sari gehienak deskontuak izango direla komentatu dute Babexako ordezkariek. Hala ere, produktuak ere egongo dira. Parte hartzeko, bost euro baino gehiagoko erosketa egiten duen orori erosketa bakoitzeko txartela bat emango zaio, berdin du zenbateko gastua egiten duen bezeroak.
Behin hori eginda beezeroari txartela emango zaio eta, horrela, momentuan jakingo du zerbait irabazi duen ala ez. Saria lortuz gero, momentuan jakingo du, baita ere, zer irabazi duen.
Txartel hauek, esan bezala, hilabete honetako 12tik 22ra banatuko dituzte. Saria lortzen duten herritarrek urtarrilaren 6a arte izango dute erabiltzeko aukera. Denda batean beste saltoki bateko produktua lor daiteke.