Buscar
Gipuzkoa

Getariako Txakolina dastatzeko aukera, asteazken honetan

Euskaraldiaren barruko ekitaldiekin hasiak dira jada eta baita izen ematearekin ere

Euskaraldiaren barruko ekitaldiak hasi dira jada Getarian. Igandean hasi zen umorezko bakarrizketarekin eta asteazken honetan jarraituko dute Getariako Txakolina Bertsotan ekitaldiarekin.

Hau arratsaldeko 19.00etan hasiko da Berdura plazan eta Libe Goenaga eta Aner Peritz egongo dira bertan bertsotan. Ardo dibulgatzailea Mikel Garaizabal izango da.

Euskaraldirako txapen banaketarekin eta izen-ematearekin ere hasiak dira jada. Etzi eta hurrengo ostiralean arratsaldeko 18.30etik 20.00etara eta larunbatean 12.00etatik 13.30era lor daiteke txapa plaza inguruan egongo den mahaian.

2022-11-09T20:11:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo