Buscar
Cultura

Getxo eta Arrasate, txapelketaren lehenengo bi hitzorduak

Saio bakoitzeko garailea zuzenean igaroko da Elizondon urriaren 22an jokatuko den finalaurrekora
Getxo eta Arrasate, txapelketaren lehenengo bi hitzorduak
Getxo eta Arrasate, txapelketaren lehenengo bi hitzorduak

iruñea

– Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako 18. edizioa gaur abiatuko da Getxoko Muxikebarri Zentroan. Bihar izango da bigarrena, Arrasateko Amaia Antzokian. Bi saioak 17:00etan hasiko dira, eta sarrerak oraindik lor daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian edo saioaren egunean bertan, leihatilan 15:00etatik aurrera. Saioa hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak. Saio bakoitzeko garaileak Elizondon datorren urriaren 22an jokatuko den finalaurrekorako pase zuzena lortuko du.

Getxoko saioan, Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola, Oihana Bartra Arenas, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Mendizabal Jauregi ariko dira bertsotan. Gai-emale lanetan, Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ ariko da. Arrasatekoan, berriz, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Miren Amuriza Plaza, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria ariko dira kantuan. Saioa aurkezten, Ander Aranburu Arriola ibiliko da.

Lehenengo fasean hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Txapelketaren lehenengo fase honetan, bertsolariek hurrengo lanei erantzun beharko diete: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zor-tziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; eta ganbarako lana, banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

2022-09-25T04:28:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo