Mundo

Gipuzkoako Aldundiak 45.871 euro inbertitu ditu Donostian 1.000 zuhaitz landatzeko

Gipuzkoako Aldundiak 45.871 euro inbertitu ditu Donostian 1.000 zuhaitz landatzeko. / Utzitakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak 45.871,10 euro inbertitu ditu Donostiako klima babeslekuen sarean 1.000 zuhaitz landatzeko. Hiriko zazpi eremu barne hartzen ditu sareak, eta zuhaitz masa handitzea, klima aldaketara hobeto egokitzea eta herritarrei itzal egiteko espazioak eskaintzea dira helburuak.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Aldundiko Jasangarritasuneko diputatuak eta Carlos Garcia Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak Altza auzoko Pistolen zelaia bisitatu dute astelehen honetan, landaketa horietako bat bertatik bertara eagutzeko.

Ekimenak Donostiako zazpi eremu barne hartzen ditu, eta hiri inguruneetan zuhaitz masa handitzea du helburu, klima aldaketara hobeto egokitzeko eta herritarrei itzal eta fresko guneak eskaintzeko.

Guztira, 1.000 zuhaitz eta zuhaixka landatu dira hiriko hainbat gune estrategikotan: Erregenea (217), Marbil Satrustegi Dorrea (71), Ametzagaina Uba (50), Molinao eta Satrustegi arteko zelaia -Pistolen zelaia- (446), Larres parkea (100), Arbaizenea (58) eta Ulia (59).

Landaketetarako hautatutako espezieak zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak izan dira, hala nola elorri zuria, intsusa, hurritza, gereziondoa, pinua, itsas pinua, astigar txikia, urkia, artea, gurbitza, endrinoa eta zuhandorra. Biodibertsitatea hobetzeko, CO₂ xurgatzeko eta tenperatura handiko garaietan babes klimatikoa eskaintzeko duten gaitasunagatik hautatu dira espezieak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak eta Donostiako Udalak hiri jasangarritasunerako estrategiak lantzen jarraituko dute, klima aldaketara egokitzea eta herritarren ongizatea sustatzen duten ekimenekin, naturan oinarritutako irtenbideen bidez.

01/03/2025