Gipuzkoa

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko txapelketak Zumaian geldialdia egingo du larunbatean

Laugarren jardunaldia jokatuko da Aitzuri pilotalekuan 10.00etatik 14.00etara
Bi pilotari txapelketaren jardunaldi batean jokatzen.
Bi pilotari txapelketaren jardunaldi batean jokatzen. / GKEF-FGDA

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. txapelketa martxan da eta larunbat honetan palaren laugarren jardunaldia jokatuko da Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Bertan, adimen urritasuna duten pilotariek jokatuko dute binaka, kirolaren bidez inklusioa eta parte-hartzea sustatuz.

Txapelketa goizeko 10.00etan hasiko da eta 14.00ak arte luzatuko da eta hamaika norgehiagoka jokatuko dituzte. Partiduak, ordenean, hurrengoak izango dira:

  1. Josu Arratibel eta Sheila Cueto - Leire Esnal eta Alvaro Valor
  2. Xabier Villar eta Asier Sánchez - Alex Antomas eta Unai Dios
  3. Hodei Asteasu eta Josu Eskisabel - Lorea Iribar eta Juan Pardo
  4. Jon Alzuguren eta Xabier Olaziregi - Leire Esnal eta Alvaro Valor
  5. Iraitz Huegun eta Luis Zulaika - Joseba Altuna eta Ibai Gómez
  6. Eneko Sagarmendi eta Migel Vega - Jurdan Arakistain eta Erik Gatón
  7. Haritz Lertxundi eta Peru Errementeria - Markel Ugarte eta Unax Esnaola
  8. Josu Arratibel eta Sheila Cueto - Xabier Villar eta Asier Sánchez
  9. Jon Alzugu eta Xabier Olaziregi - Alex Antomas eta Unai Dios
  10. Iraitz Huegun eta Luis Zulaika - Eneko Sagarmendi eta Mikel Vega
  11. Joseba Altuna eta Ibai Gómez - Jurdan Arakistain eta Erik Gatón
Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. Txapelketaren kartela.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. Txapelketaren kartela. N.G.

Otsailaren 1ean Zarautzen jokatu zuten, 15ean Errenterian eta hirugarren jardunaldia Asteasun jokatu zen martxoaren 15ean. Gauzak horrela, antolatzaileek zumaiarrak eta ingurukoak gonbidatu nahi dituzte ekitaldi honetan ikusle bezala parte hartzeko, giro aparta egongo da eta. Jardunaldiaren informazio gehiago lor daiteke Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren webgunean.

2025-03-25T21:38:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo