Gipuzkoa

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Zumaiako odol-emaile nagusiak sarituko ditu

Euren bizitzan 40 eta 50 dohaintza egindako pertsonak egongo dira, baita 25 dohaintza egindakoak ere
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Zumaiako odol-emaile nagusiak sarituko ditu
Escuchar
00:24

Gabonetan gutxitu egiten dira odol-dohaintzat, jendea erosketetan, oporretan eta jaietan murgilduta egon ohi da ondorio izanik alde batera uztea odola ematearena. "Baina Gabonak eta 15 egunera normaltasuna berreskuratzen da" azaldu digu Sabin Urcelayk, Gipuzkoako Odol Emaile Elkarteko bozeramaileak.

18.000 lagun ematen dute odola

Euskadin 18.000 pertsonak ematen dute edola eta prozesu horretan globulu gorriak, plaketak eta plasma eskuratzen dira. Bakoitzak, gainera, funtzio ezberdina daukate eta hainbat mediku-behar osatzen dituzte. 

  • Globulu gorriak: Globulu gorriek gasak garraiatzeko funtzioa dute, O2 birikietatik ehunetara eramaten dute eta CO₂ ehunetatik birikietara deuseztatzeko. Globulu gorriak 40 gradu zentigradutara gordetzen dira eta 42 egun pasatuta iraungitzen dira. Hiru lurralde historikoen artean, egunean, gutxi gorabehera, 300 unitate globulu gorri erabiltzen dira. Anemiak, gaixo kronikoen tratamenduek, ebakuntzek, istripuak izandakoek eta odol asko galdu duten erditzeek globulu gorrien transfusioa beharko dute.
  • Plaketak: Plaketek funtzio koagulatzailea dute, eta eransgarri gisa jarduten dute arteriei, zainei edo kapilarrei eragiten dieten zauri edo lesioen kasuan. Bizitza laburrena duen odol-osagaia da (5-7 egun), eta giro-tenperaturan kontserbatzen da, etengabe mugituz, koaguluak sortzea saihesteko. Tronbopenia, edo plaketen defizita, ohikoa da leuzemia bezalako gaixotasunetan eta hainbat minbizi-motatan; hemorragia handiak sortzen dituzte, plaketen transfusioarekin bakarrik lehengoratzen direnak.
  • Plasma: Plasma odolaren osagairik arinena da eta bolumen zirkulatzailearen %55 da. 70 kiloko pertsona batek 5 odol litro inguru ditu eta horietatik 3 plasma dira. -30 gradu zentigradutara izoztuta 3 urte iraun dezake. Bere osaketaren %90 ura da gehi proteinak eta gatz mineralak. Plasmaren proteina hauek zatikatzean ondoko odol-deribatuak eskuratzen dira: Albumina (ehunetara hormonak eta sendagaiak garraiatzen dituen proteina), Immunoglobulinak (infekzioetatik defendatzeko eta babesteko), Koagulazio-faktoreak (zauririk dagoenean odoljarioa eteteko ardura dute).

Aitortza

Urtero bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak intsigniak eta diplomak emango dizkie odol-emaileen kopuru jakin bat egin dutenei. Zumaian izango da aurten aitortza, zehazki ostiral honetan 19:00etan, El Hogarreko bigarren solairuan. Aurten hamalau zumaiarrek jasoko dute omenaldia: lau lagunek jasoko dute urrezko intsignia, emakumezkoak 40 dohaintza egiteagatik eta gizonezkoek 50 dohaintza egiteagatik, eta 10 lagunek jasoko dute zilarrezko intsignia 25 dohaintza egiteagatik.

10/12/2024