Inmatrikulazioek Gipuzkoan duten eragina ezagutu dugu Gipuzkoako Kale Nagusian Laikotasuna Kolektiboko Imanol Zubizarretarekin. Hark azaldu digu azkenengo datuek zergatik adierazten dituzten hain inmatrikulazio gutxi Gipuzkoan eta, arazoa datetan dago. Estatuko informeak kontuan hartzen dituelako 1998tik bitarteko inmatrikulazioak eta gure lurraldean, gehienak 80-90 hamarkadan egin ziren.
300 baino jabetza gehiago geratu ziren orduan elizaren eskuetan eta justizia egitea ez da erraza orain, adierazten zuen Zubizarretak, jabetza asko saldu zituzten eta beste asko oso egoera txarrean daude. Baina, dena den, Laikotasunak Gobernuaren eskuartzea eskatzen du, hori baita bidegabekeria salatzeko modu bakarra.