Etorkizuna Eraikiz Kapsulak Arrasaten hasi zuen bere jira, eta, orduztik Gipuzkoako herrialdeetatik mugitu da etorkizunari buruzko haunsarketak hedatzen.
Gaur, uztailak 5, eszenatokia Erreteria da eta bertan, herritarrek kapsula den tunel honetan sarturik, Gipuzkoak dituen erronkak ezagutzeko aukera dute. Ostera, behin erronkak ezagututa eta Aldundiak adierazitako erreferentziazko zentroak zeintzuk diren jakinda, parte hartzaileek etorkizunarekiko hartzen duten konpromisoa idazten dute landatuko den paper batean eta bertatik fruitua aterako da.
Gipuzkoako Kale Nagusian, metafora horrekin adierazi du Eider Mendozak, Aldundiko bozeramaileak, ikusarazi nahi dela Gipuzkoan etorkizun oparoa lortzeko norbanakoek egindako ekarpenek bere fruitua emango dutela.
Esan bezala, gaur Errenterian kokatzen da kapsula baina, jira ez da bukatu eta beste herri eta hiri askotara gerturatuko da. Azkenik, gipuzkoarrek eskainitako proposamen guztiak aztertuko dira eta, horien bidez, jorratuko dituzte lurraldeak dituen erronkak.