Buscar
Gipuzkoa

Giro aparta, Garberan, herri kirolen erakustaldian

Julian Iantziren gidaritzapean, publikoak primeran pasa zuen harrijasotzaile eta aizkolarien ikuskizunarekin
Lur Errekondo harrijasotzailea, joan den larunbatean, Garberan. | ARGAZKIA: GARBERA
Lur Errekondo harrijasotzailea, joan den larunbatean, Garberan. | ARGAZKIA: GARBERA

Joan den larunbatean, arratsaldean, Garberako ateak zeharkatu bezain pronto, trikitixa doinuek iragartzen zuten zerbait berezia gertatzen ari zela. Izan ere, herri kirolen erakustaldia antolatu zuen Garberak, Saizarren laguntzarekin, eta benetan ikusgarria izan zen. Julian Iantzi aritu zen aurkezle lanetan eta publikoak ederki pasa zuen bertan aritu ziren harrijasotzaile eta aizkolariekin.

Parte hartu zuten kirolariak ondokoak izan ziren: Oihana Fernández de Barrena eta Eneko Saralegi aizkolariak, eta Lur Errekondo eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak. “Kirolari gisa, gure esker ona agertu nahi dugu Garbera bezalako merkataritza-gune batek herri kirolei eskainitako tartearengatik. Gainera, ikuskizun honek agerian uzten du herri kirolak edozein tokitan egin daitezkeela”, adierazi zuen Inaxio Perurenak. Herri kirolak ezagutzera emateaz gainera, emakumezkoek kirol honetan duten presen-tzia ere jarri nahi izan du mahai gainean Garberak. “Gure gizartearen isla diren kultura arloko jarduerak ekarri nahi ditugu Garberara”, esan zuen Nuria Vegas gerenteak.

2023-03-03T07:38:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo