Gipuzkoako Kale Nagusian, pixkanaka, San Sebastián Eguna dela eta saritutako pertsona eta erakundeak ezagutzen ari gara eta, gaurkoan, Kresala Zineclubeko Ander Gisasolarekin, Kresalako idazkariarekin, eta Jeannette Díazekin, komunikazio arduradunarekin, hitz egiteko aukera izan dugu.
Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina eta, Kresalaren kasuan, Gisasolaren hitzetan "Kresalak alor bat betetzen du ez dutena betetzen ez zine komertzialek ez zine agenteek betetzen" izan da aitorpena jasotzearen arrazoia.
Saria, adierazten zuen Díazek, oso urte berezian jaso dute, hain zuzen ere, 50. urteurrenean, hortaz "ezin dugu urtea modu bereziago batean hasi".
Bikoteak esan du gakoa zinema maitatzean dagoela eta Kresalaren jatorrian egon ziren pertsonekin batera egungo noranzkoari buruz hausnartzean.
Urtarrilaren 19an jasoko dute, aurten Vicotria Eugenia Antzokian domina beste lau irabazleekin batera.