Buscar
Actualidad

Gizarte bokazioa duten proiektuak

Pertsona ahulenei eta behartsuenei laguntzeko proiektu berria sortu dute
La Fundación la Caixa destinará 1'4 millones de euros a 53 proyectos sociales en el País Vasco.
La Fundación la Caixa destinará 1'4 millones de euros a 53 proyectos sociales en el País Vasco.

Behartsuenei laguntzeko proiektu berriak jarri ditu abian La Caixa Fundazioak. Euskadirako 2023 Gizarte Proiektuetarako Deialdia da, 1,4 milioi euro bitarte. Martxoaren 9ra arte, euskal gizarte entitateek beren proiektuak aurkez ditzakete eta horrela 50.000 eurorainoko laguntzak eskatu.

Fundazioak azaldu zuenez, nabarmendu behar da Gizarte Proiektuen Deialdien helburua gizarte-erakundeek garatutako ekimenak bultzatzea dela (kasu honetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan), gizarte-egoera ahulean dauden pertsonei zuzenduak eta helburu hauek dituztenak: gizarteratzea, aukera-berdintasuna sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea. Era berean, deialdi horiek indartu eta osatu egiten dituzte La Caixa Fundazioak esparru sozialean garatzen dituen jarduera-ildoak, Nazio Batuen Agendan jasotako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat etorriz.

Azkenik, iaz, 2022 Gizarte Proiektuen Deialdiek 1.400.750 euro inbertitu zituzten EAEn, 53 proiektutan banatuta. Proiektu horietatik 33.179 pertsonak jaso zuten laguntza. Era berean, Espainia osoan nabarmentzekoa da 23 urtean deialdiak 20.000 proiektu baino gehiago sustatu dituela. Horien bidez, 8,8 milioi pertsonari baino gehiagori lagundu die. 411 milioi euroko aurrekontuarekin.

Laguntza hauek La Caixa Fundaziotik lan egiten duten beste batzuei gehitzen zaizkie. Izan ere, zenbait laguntza dituzte abian proiektu desberdinekin. Adibidez, proiektu horietako batean, bereziki egoera ahulenean dauden haur eta umeentzako laguntzak daude. Laguntzei buruzko informazio guztia La Caixa Fundazioaren beraren web orriaren bidez eskura daiteke.

2023-02-19T13:59:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo