Eusko Jaurlaritzak eutsiko dio Nazio Batuetako larrialdietan erantzuteko funtsa zentralarekin duen konpromisoari. Hala, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 2022an, funtsak krisi humanitarioetan dauden biztanleak babestu ditu Etiopian, Somalian, Ukrainan, Kuban edo Yemenen.
Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak berriki azaldu duen bezala, Euskadiren Estatu Batuetako ordezkariak, Unai Telleriak, Nazio Batuetako Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoak (OCHAk) antolatutako CERF High-Level Pledging Event: A Fund for all by all ekitaldian parte hartu zuen joan den astean New Yorken. Bere interbentzioan, Telleriak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro emango dizkiola funtsari 2023an. “Testuinguruen konplexutasuna eta krisi humanitarioek sortutako premia ugariak kontuan hartuta, Euskadi larrialdiei erantzun eraginkorragoa eta koordinatuago ematearen alde dago. Horregatik, hain zuzen, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak –Eusko Jaurlaritzako politika humanitarioa kudeatzen duen erakundeak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena–700.000 euroko laguntza eman dio Nazio Batuetako Larrialdietan Erantzuteko Funtsa Zentralari (CERFari) 2019tik geroztik”, azpimarratu zuten Eusko Jaurlaritzatik. Hala, eta ildo horretatik jarraituz, ekitaldian, Nazio Batuetako Idazkari Nagusia António Guterres buru zela, Telleriak gogorarazi zuen azken 32 urteetan Eusko Jaurlaritzak, “100 milioi euro baino gehiagoko 500 ekimen inguru babestu ditu Palestinan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Saharan, Kolonbian edo Erdialdeko Amerikan”, horietako asko Europar Batasunaren arabera ahaztutako krisiak direlarik.
Aipatzekoa da ekintza humanitarioan eLankidetzak duen apustu nagusietako bat larrialdiei berehalako erantzuna ematea dela. Horregatik, urtero ekarpen ekonomiko desberdinak egiten ditu nazioarteko deietarako edo funts globaletarako, hala nola CERFerako. Iturri berberek zehaztu zutenez, haren helburu nagusia da bizien galera murriztea eta denbora faktore kritikoa denean azkar erantzuteko gaitasuna hobe-tzea. Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, “eLankidetzak ekintza humanitarioan egiten duen apustuetako bat larrialdiei berehalako erantzuna ematea da. Horregatik, hain justu, urtero ekarpen ekonomikoak egiten ditu nazioarteko deialdietara edo CERF bezalako funts globaletara. Helburua da bizitzen galera murrizteko erantzun azkarra ematea, denbora faktore kritikoa denean eran-tzuteko gaitasuna hobetzea eta finantzaketa eskasa duten egoeretan erantzun humanitarioa indartzea”, azpimarratu zutenez.
Bestalde, aurten CERF 48 ordu baino gutxiagotan erantzuteko gai izan da gerrek eta gatazka armatuek eragindako larrialdi humanitarioei, krisi klimatikoaren edo covid-19aren eraginaren ondoriozko hondamendiei, besteak beste, 40 herrialdetan. “Horrela, Ukrainako biztanleria artatu zuen inbasioa hasi zen egun berean eta lagundu du Etiopia, Kenya, Nigeria, Somalia, Hego Sudan, Sudan, Afrika Erdiko Errepublika, Yemen edo Saheleko biztanleek paratzen ari diren goseteak murrizten. Era berean, Kubari laguntza humanitarioa eman dio Ian urakana igaro ondoren, eta laguntza aurreratu dio Nepali, urtero dauden uholdeen ondorioei aurre egiteko”, ondorioztatu zuten.
Zer da eLankidetza? eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa da, eta garapenerako lankidetzaren politikak planifika-tzen, kudeatzen, gauzatzen eta ebaluatzen dituzte. “Nazioarteko elkartasuna bideratzen dugu eta tokiko zein nazioarteko eragile ugarik giza garapen iraunkorra sustatzeko, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko egiten dituzten ahaleginekin bat egiten dugu”.