Gizarte Segurantzako 1.022.439 afiliatu daude Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoa bukatu ondoren, hau da, aurreko hilean baino 4.541 gehiago (+%0,45) eta duela urtebete baino 10.311 gehiago (+%1,02), Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera.
Lurraldeka, Araban 167.997 langile daude Gizate Segurantzara afiliatuta, otsailean baino 72 gehiago (+%0,04) eta 2024ko martxoan baino 1.551 gehiago (+%0,93); Bizkaian 514.907 afiliatu daude, aurreko hilean baino 2.619 gehiago (+%0,51) eta 2024an baino 6.614 gehiago (+%1,30); Gizarte Segurantzak 339.554 afiliatu ditu Gipuzkoan, otsailean baino 1.850 gehiago (+%0,55) eta iaz baino 2.145 gehiago (+%0,64).
Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean kotizatzen duten 852.035 langile zenbatetsi dira martxoan EAEn, eta horietatik 26.948 etxeko langileak eta 1.774 nekazaritza langileak dira. Gainera, autonomoen erregistroan 166.498 pertsona daude, eta 3.905 itsasoko langileenean.
Azkenik, martxoa bukatuta, 1.062 langile daude aldi baterako enplegu erregulazio egoeran, aurreko hilean baino 142 gehiago, eta horietatik 782 gizonezkoak eta 280 emakumezkoak dira.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 139 langabe gutxiagorekin bukatu du martxoa, otsailarekin alderatuta (-%0,13), eta guztira 108.314 daude. Gainera, seigarren hilabetez jarraian, urte arteko bilakaerak saldo negatiboa izan du, 3.157 langabe gutxiagorekin (-%2,83), Lanbide enpleguko euskal zerbitzu publikoak emandako datuen arabera.
Sexuaren arabera, 62.521 emakumezko eta 45.793 gizonezko daude langabezian EAEn, hau da, otsailean baino 234 gutxiago (-%0,37) eta 95 gehiago (+%0,21), hurrenez hurren. 2024ko martxoarekin alderatuta, 1.732 emakumezko gutxiago (-%2,70) eta 1.425 gizonezko gutxiago (-%3,02) daude lanik gabe.