Goierri Lanbide Eskolako lehen emakume ikasleei buruzko hitzaldia izango da ostiral honetan, arratsaldeko 17.00etan, Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian. Saioa Idiazabalgo Udalak eta herriko eragileek antolaturiko Lilaldiaren egitarauaren markoan kokatzen da.
Mari Karmen Urteagak, delineazio ikasketen hasierako promozioko ikaslea izan zenak, 70eko hamarkadan, goi mailako ikasketak egitera joan ziren lehen emakumeei buruz hitz egingo du, bera izan baitzen emakume horietako bat. Ordurarte gizonezkoena zen mundu batean, emakumeen lehen hastapenak nolakoak izan ziren azalduko du, bere esperientzia oinarri hartuta.