1.600 donazio lortu behar dira Gipuzkoan urtarrilaren 31 heldu baino lehen. Hori da Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak ezarritako gutxienekoa eta Sabin Urcelayk, elkarteko presidenteak, esan duenez gipuzkoarrak erantzuten ari dira.
Onda Vascan besoa luzatu dugu eta Sabin Urcelayrekin batera odola emateko baldintzak ezagutu ditugu: 50 kilo baino gehiago pisatzea, 18 urte baino gehiago izatea eta gaixotasun kutsakorrik ez izatea, besteak beste.
Baina, gaurkoan ez dugu soilik odol emaileei ahotsa eman, Aritz Gorritxu izan dugulako gurekin, odol hartzailea, Aspanogi elkarteko gazte honek 24 urte ditu orain eta 14 urte zituela minbiziari egin zion aurre, hark esaten duen moduan, odola emanten duten pertsonei esker.
Gorritxu, minbiziaren aurkako tratamendua dela eta ezin du odola eman, nahi izan arren, baina jendea animatzen du, keinu txiki horrek bizitzak salbatzen dituelako, harena eta beste hainbat pertsonena salbatu zituen bezala.