Araba

Green Capital-en urteurrena, hainbat kirol-eskaintzarekin

Running ibilbideak, patinajea familian eta bisita gidatuak Mendizorrotzara, besteak beste
Goiko irudian, Maider Etxebarria.

Green Capita-ek bere urteurrena ospatzen du, eta Gasteizen hainbat kirol-jarduerarekin ospatu ahal izango da. Patinatzea, eraztun berdean paseatzea, Mendizorrotza edo Buesa Arena bisitatzea... hauek dira azaroan hiriak osasunarekin eta kirolarekin duen lotura ospatzeko proposamen ba-tzuk. Izan ere, atzo Udalak jakinarazi zuenez, jarduera turistikoen urteko programarekin jarraituko dute, urtaroka banatuta, Arabako hiriburua European Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrena ospatzeko.

Hala, eta ildo beretik, Udalak turismo-jardueren urteko egitarauarekin aurrera jarraitzen du urtaroen arabera banatutako bloke tematikoen bidez Arabako hiriburua European Green Capital izendatu zuteneko hamargarren urteurrena omentzeko asmoz. Kanpaina udaberrian jarri zuten abian naturarekin lotutako bisita gidatuen egitarau bereziarekin eta udan aurrera jarraitu zuen topaketa enogastronomikoekin. Oraingoan, udazkeneko programa kirolarekin lotuta egongo da eta doako 800 plaza eskainiko ditu. Jarduerek adin guztietarako bederatzi esperientzia bilduko dituzte eta azaroan zehar egingo dira. Programa aurkezterakoan, Maider Etxebarriak, Ekonomiaren Sustapeneko eta Turismoko zinegotzi eta alkateordeak, honako hau azaldu zuen: “Ihesaldiak egiteko, korri egiteko, patinatzeko, bizikletaz ibiltzeko edo paseatzeko toki jasangarri bikaina gara. Eta, gainera, aparteko paisaia-balioa duten guneak ditugu, Eraztun Berdea, esate baterako. Horri esker, aire zabalean egiteko era guztietako proposamenak jaso ditzakegu. Kirolarekin eta outdoor jarduerak deitzen zaienekin lotutako aisialdiak gero eta eskaera gehiago ditu eta, horregatik, duen balioa azpimarratu nahi dugu”, azpimarratu zuen. Etxebarriak udazkeneko programa azaldu zuen, bi bloketan banatuta egongo dena. Horrela, gaineratu zuenez, helduentzako gidatutako jarduerak egongo dira –Eraztun Berdean zehar gaueko ibilbideak (azaroak 4, 11, 18 eta 25); mendi-ibiliak Gasteizko mendietan (azaroan 6 eta 13); ibilketa nordikoa egiteko topaketak (azaroak 12, 19 eta 26); Florida parkearen eta Armentiako (hilak 20) eta Olarizuko (hilak 27) parkeen artean korrika egiteko ibilbide gidatuak; ibilbideak hirian zehar Patxi Peula gasteiztarrarekin, patinajean munduko txapeldunarekin (azaroaren 19 eta 26an, Andre Maria Zuritik eta Floridako kioskotik hasita; jarduera patinatzen badakiten pertsonei zuzenduta egongo da). Kanpaina osatzeko, taldean edo familian egindako jarduerek osatuko duten bigarren bloke bat egongo da. Horren bidez, Patxi Peularekin patinatzen ikasteko aukera egongo da Andre Maria Zuriaren plazan eta Floridako kioskoaren inguruan (azaroaren 19 eta 26an); skateko tailerra egongo da haurrentzat eta gazteentzat Santa Luziako skate parkean (azaroaren 5ean); eta hiriko kirol arloko bi “tenplutan” bisita gidatuak egiteko aukera egongo da: Mendizorrotza estadiora (hilaren 11, 12 eta 13an), eta Buesa Arena pabilioira (hilaren 25 eta 26an). Azken bi proposamen horien bidez, Alavés eta Baskonia taldeen historia eta palmaresa errepasatu ahal izango dituzte, eta gehienetan ikusleentzat mugatuta egoten diren barneko eremuak ikusteko aukera ere izango da: prentsa-aretoa, VIP aretoa, eremu mistoa, palkoak, aldagelak eta aulkiak adibidez.

Eskerrak

“Babazorro Azeria eta Aker ere han izango dira haurrei beren etxeak erakusteko eta haiekin batera argazkiak atera-tzeko asmoz”, azpimarratu zuen. Etxebarriak eskerrak eman zizkien skate eta nordic walkingeko elkarteei, naturako eta mendiko gidari profesionalei, Patxi Peula kirolariari, eta Alavés eta Baskonia taldeei “lehen unetik egitaraua prestatzeko garaian agertutako inplikazioagatik. Horrek guztiak agerian uzten du gure hiria kirolarekin duen loturaz oso harro dagoela”, ondorioztatu zuen.

Horrela, Gasteizko Udalak herritar guztiekin ospatu nahi du Green Capital delakoari esker lortutako bereizgarria, eta kirola eta osasuna uztartuz gero herritar guztien-tzat. Programazioa askotarikoa izango da eta herritar guztientzat diseinatuta dago, etxeko txikienak zein helduak, adin bakoitzerako jardueretan.

28/10/2022