Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente ohi sozialistaren defentsak idatzi bat formalizatu du Sevillako Auzitegiko Lehen Sekzioan, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak epaiaren betearazpena eteteko eskaeraren aurka aurkeztutako idazkia atzera botatzea eskatuz.
Griñáni sei urte eta bi eguneko kartzela-zigorra eta 15 urte eta bi eguneko gaitasungabetzea ezarri zioten, bidegabeko eralgitze eta prebarikazio delitu jarraituengatik, Andaluziako Juntak iruzurrezko enplegu-erregulazioko espedienteetan aurre-erretiroetarako diru-laguntzak bidera-tzeko prozedura espezifikoa zela eta.
Idazkian, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren azken txostenaren kontra agertzen da Griñanen defentsa, autonomia-erkidegoko presidente ohiaren ordezkaritzak formalizatutako zigor-etetearen eskaerari buruz Sevillako Auzitegiko Lehen Sekzioak kontsulta egin ostean kondenaren betearazpena etetearen aurkako iritzia eman zuelako, bere iritziz Zigor Kodean haren egoera ez dagoelako aurreikusita espetxeratzea eten daitekeen salbuespenezko kasuen artean.
José Antonio Griñánen familiak indultu partziala eskatu du dirua bidegabe erabiltzearen delituaren ondoriozko espetxe-zigorrari dagokionean, “gizatasun eta ekitate arrazoiak medio”, eta “Andaluziako presidente ohia bizi-ibilbide ukiezina duen 76 urteko herritarra dela” argudiatuz; “40 urtetik gora eskaini dizkio zerbi-tzu publikoari maila goreneko erantzukizun postuetan, eta inoiz ez du jaso funtzionario soldataz bestelako ordainsaririk”.
Horrez gain, haren legezko ordezkaritzak deuseztapen-intzidentea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, hasierako epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa ezesten duen instantzia horren epaiaren aurka.