Bizkaia

Guateque klasikoak itzuliko dira Aste Nagusira

Guateke klasikoak Casilda Iturrizar Parkera itzuliko dira Aste Nagusian.

Bilboko Udalak guateque klasikoak Casilda Iturrizar Parkera itzuliko direla iragarri du. Hain zuzen ere, Aste Nagusian (abuztuaren 20tik 27ra) hainbeste eskatzen diren musika-ekitaldi horiek Pergolara itzuliko dira 8 saiorekin, horietatik 4 bikoitzak 23: 30etatik aurrera.

Gauero, ikus-entzuleek atzoko eta gaurko abestiekin gozatuko dute. Hasteko, larunbatean, 21:00etan, Luis Carlos del Pozo DJarekin, eta haren emanaldia amaitutakoan, Tennessee taldea arituko da.

Igandean, hilak 21, Anakozek hartuko du lekukoa, dantzaz, umorez eta glamour handiz hornitutako ikuskizun musikal dibertigarriarekin.

Astelehenean, hilak 22, Asier Bilbao showman bilbotarraren txanda izango da, eta asteartean, hilak 23, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak bere ikuskizun magiko-rantxeroa eskainiko du.

Asteazkenean, hilak 24, Maria Dolores Praderaren Tributuaren emanaldia izango da.

Abuztuaren 25, 26 eta 27an 21:00etan Luis Carlos del Pozo DJa itzuliko da, gaua irekitzeko.Haren emanaldia bukatutakoan, 23:30etik aurrera, Rock con Ñ taldea, La Carroceria eta Formula V arituko dira, hurrenez hurren, Casilda Iturrizar Parkeko agertokian.

KONTZERTUAK

Larunbata 20:

21:00 horas: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23.30 horas: TENNESSEE

Igandea 21:

23:30 horas: ANAKOZ. Discoeuphoria.

Astelehena 22:

23:30 horas: “ASIER BILBAO SHOW” BILBAO LA NUIT

Asteartea 23:

23:30 horas: MARIACHI IMPERIAL ELEGANCIA MEXICANA

Asteazkena 24:

23:30 horas: TRIBUTO A MARIA DOLORES PRADERA

Osteguna 25:

21:00 horas: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30 horas: ROCK CON Ñ

Ostirala 26:

21:00 horas: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30 horas: LA CARROCERIA

Larunbata 27:

21:00 horas: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30 horas: FORMULA V

23/07/2022