1936ko gerra ulertzea eta gertaturikoa gerturatzea da Azpeitian ikusgai dagoen erakusketaren helburua. Horretan gudarien lana ezagutarazi nahi da eta, horretarako, argazkiaz eta objetuz baliatu dira historialariak.
Gipuzkoako Kale Nagusian Iñaki Goioganarekin, Sabino Arana Fundazioko historialariarekin eta Aitor Miñambresekin, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko zuzendaria eta Juan Beistegiren memorien egokitzailearekin, hitz egin dugu. Alde batetik, erakusketaren antolaketaren inguruan jardun dugu Goioganarekin, hark erakusketan ikusi ahalko dugunaren berri eman digu eta, bestetik Miñambresek gerra honetan paper garrantzitsua izan zuen Juan Beistegiri buruz hitz egin digu.