Cultura

“Gure errealitatearen inguruan egiten ditugun hausnarketak dira diskoan ikusarazten saiatu garenak”

Egungo bizimoduaren abiada oinarri duen pop disko dantzagarria kaleratu du STR taldeak: ‘Grabitatea une batez’. Estudioko bigarren lan luzea du boskoteak, sei abestiz osatutakoa
Disko dantzagarriagoa ondu du taldeak oraingoan.
Disko dantzagarriagoa ondu du taldeak oraingoan. / MAITANE CAMPOS

Dena doa azkarregi. Hala dio STR taldearen Grabitatea une batez diskoko Zkarregi kantuak: Hegan egitearen nahiagatik, lurra ukitzea ahaztuko dugu. Gu geu mantentzearen nahiagatik datorrena pantaila batetik ikusiko dugu. Bizimoduaren abiadura azkarra izan du oinarri bigarren lan luzean STR taldeak. Sei abestitan, baina, beldurrez, erruez edota amodioaz ere hitz egiten dute Iker Villak, Oihan Morenok, Xabier Bengoak, Lander Camposek eta Danae Riañok. Bengoak dio “pozik” geratu direla emai-tzarekin, eta orain zuzenekoak prestatzen ari direla.

‘Grabitatea une batez’ diskoa kaleratu duzue. Zer kontatzen du disko honek?

Ideia batetik jaiotzen den lana da, dena oso likidoa den ustetik. Bizimoduaren modalitate likidoaz hitz egiten du, zelan gauzekin oso azkar aspertzen garen eta zelan gauzak oso arin aldatzen diren. Askotan musikan ere nabaritzen da arintasun hori: erritmo bizkor bat lehenesten da, elementu askokoa, aldaketa pila bat proposatzen dituena. Era batera edo bestera, gure errealitateaz egiten ditugun hausnarketak dira diskoan ikusarazten saiatu garenak. Bizitzaren erritmoaz gain, harremanei buruz ere hitz egiten dugu disko honetan.

Bai letretan, bai estiloari dagokionean landu duzue abiadura hori? 

Bai, aldaketa asko entzun daitezke diskoan; esaterako, abesti bakar batean hainbat aldiz aldatzen da erritmoa edo aldatzen dira bertan ageri diren elementuak. Disko frenetikoa izango balitz bezala landu dugu, nahiz eta gero, badituen zati lasaiagoak ere, Une batez, adibidez. Baina, halere, oso lan frenetikoa da.

Oraingoan, ‘Yahtoyl’ diskoarekin alderatuta, trap doinuetatik pop-rockera egin duzue salto. 

Naturaltasunez egin dugun aldaketa izan da. Izan ere, momentuan entzuten ari garen horrek asko eragiten du gure musikan, eta hori abestietan islatzen da. Gauzak horrela, azken boladan pop doinuak entzuten aritu garenez -batez ere pop amerikarra-, saiatu gara estetika hori gurera ekartzen; eta, horrekin batera, hori gure ama hizkuntzan lantzen.

Zein taldek izan dute zuengan eragina? 

Besteren artean, erreferentetzat dugu NOTD taldea. Europearrak dira, baina pop nahiko amerikarra egiten dute. Horrez gain, Fly By Midnight taldearen In The Night kanta ere asko entzun dugu. Pop estilo moderno hori -nostalgikoa ere badena- entzun dugu gehienbat.

Oraingoan, lehenengoz abesti guztiak euskara hutsez sortu dituzue. Kontzienteki egin duzuen lanketa da?

Naturaltasunez etorri da, baina kontzienteki ere egindakoa da. Lehenengo diskoan gaztelaniaz zein ingelesez egindako kantuak zeuden, gorputzak hala eskatuta. Baina orain, Danaerekin, euskaraz egitea atera zaigu. Noizbait hitz egin dugu euskaraz aritzean gusturago sentitzen ginela, ze gure ama hizkuntza da, eta euskaraz komunikatzen garenez, guretzat zintzoena da horrela egitea.

Lan dantzagarriagoa dela diozue. 

Bai, aldaketa asko entzun daitezke diskoan; esaterako, abesti bakar batean hainbat aldiz aldatzen da erritmoa edo aldatzen dira bertan ageri diren elementuak. Disko frenetikoa izango balitz bezala landu dugu, nahiz eta gero, badituen zati lasaiagoak ere, Une batez, adibidez. Baina, orokorrean, lan oso frenetikoa da.

Zein taldek izan dute zuengan eragina? 

Besteren artean, erreferentetzat dugu NOTD taldea. Europearrak dira, baina pop nahiko amerikarra egiten dute. Horrez gain, Fly By Midnight taldearen In The Night kanta ere asko entzun dugu. Pop estilo moderno hori -nostalgikoa ere badena- entzun dugu asko.

Lan dantzagarriagoa dela diozue. 

Batez ere abesti batzuengatik. Zainetan geneukan parte funkya atera zaigu. Bada disko dantzagarriagoa, erritmo alaiagoak dituelako. Lehenengoa ilunagoa zen, eta doinu alaiagoak bilatu dugu ditugu oraingoan. Aurreko diskoa amaitu genuenean, denok geratu ginen malenkoniatsuegia zen pentsamenduarekin, eta oraingoan hobeto definitzen zigun zerbait nahi genuen. Aritz abeslaria joan eta Danae etorri zenean, ideia freskoekin etorri zen, ohikoa baino mugituagoak ziren doinuekin, eta erraz atera dira kantuak. Abeslaria izateaz gain, bertute on pila bat ditu eta baxua eta gitarra jotzailea ere bada. Lehenengoa baino apurbat animatuagoa izatea nahi genuen, eta lortu dugulakoan gaude.

Eletronika landu duzue horretarako?

Gustatzen zaigu estiloak nahastea. Oihanek bultzatzen digu ukitu elektronikoak sartzera, eta guri asko gustatzen zaigu kantuek hartzen duten estetika. Gustuko dugu estetika zaintzea, eta soinuen diseinu hori asko lan-tzen dugu, ordu asko eskaintzen dizkiogu soinuen arteko lotura bilatzeari. Zaila izaten da soinu bereziak bilatzea baina hori egiten ahalegindu gara, prozesuan presente izan dugu.

Letrei dagokionez, egungo bizimoduaren abiadura duzue ardatz, gizartea azkarregi doala iradokitzen duzue. Sentipen propioak dira? 

Bai, badira. Abesti bakoitza une edo sentipen desberdin batetik jaio da, taldekide desberdinetatik. Galdu ez baduzu, esaterako, Danaeren ideia izan zen, bere bizi esperientzia bati buruzkoa da; Zkarregi Ikerren hausnarketatik dator, eta 2on errua nire bizipenei buruzkoa da. Egia da kantu bakoitzak ikuspuntu pertsonalago bat duela, baina testuinguruan jarrita, konturatu ginen bat zetozela denokin, eta kantuak beraien artean ere bai. Ikusi genuen denek hitz egiten zutela gure errealitateaz, gure hausnarketez. Halaber, gizarteari buruzko kritika bat ere egiten dugu: dena da azkarregia, dena da frenetikoa.

‘2on errua’ abestian harremanak izan dituzue kantagai. 

Bikote harremanari buruz, bi munduei buruz hitz egiten du kantuak. Horrelako momentuak bizitzen ari gara, eta horri buruz hitz egitea dagokigu. Gaztetasunetik idatzi eta bizi pertsonalean oinarritutako ideiak dira. Gainera, nahiz eta letra batzuk taldeko pertsona desberdinek sortu, gero, denon artean eman diegu forma. Oso erraza izan da besteen ikuspuntua ulertzea.

Gizarteari buruzko kritika bat ere egiten dugu lan honetan: dena da azkarregia, dena da oso frenetikoa Xabier Bengoa, STR taldeko kidea

Diskoa osorik entzutea gomendatzen duzue, kantuak segidan entzutea, denbora hartzea horretarako. 

Diskoa ez da osatu zerbait kontzeptuala izango balitz bezala. Ez da ideia horrekin erein, baina bere horretan badauka esanahi bateratu bat. Mezua ulertzeko kantuak bata bestearen atzetik entzutea gomendatzen dugu zentzu osoagoa izan dezan.

Iker Villak, Oihan Morenok, Xabier Bengoak, Lander Camposek eta Danae Riañok osatzen dute STR taldea.

Iker Villak, Oihan Morenok, Xabier Bengoak, Lander Camposek eta Danae Riañok osatzen dute STR taldea. MAITANE CAMPOS

Kantu batzuk, hala ere, bidean geratu dira? 

Bai. Landu ditugun kantuak baino gehiago sartu gura genituen, baina sortze prozesua oso organikoa izan da, denbora bat eskaintzen diogu, eta horretan ez datoz ondo entrega egunak. Azken unean bizpahiru kanta gehiago landu gura genituen, baina ez geneukan astirik. Entregatu aurreko asteburuan egin genuen, esaterako, Une batez; hiru egunetan sortu genuen abesti osoa, grabatu eta guzti. Gainera, nahiago genuen dena zegoen bezala utzi eta gustura geratu. Hala ere, esan behar da, nahiz eta Une batez azken unean egin, denok gusturen geratu garen lana izan dela.

Zuen kantak sortzeko prozesua nolakoa da? 

Hasieran abesti bakoitza era batera sortzen genuen, baina gutxi gorabehera beti topatu dugu gustuko dugun bide bat. Gehienak norbaiten ideia batetik abiatzen dira, normalean Oihan izaten da ideia ematen duena, bera baita oinarriak egiten dituena, alde elektronikoa jartzen duena. Zuzenekoetan bakotizak bere rolak ditu, baina horiek ez dira horrenbeste errespetatzen konposatzeko edo produkzio lanetan, denoi denetarik egitea gustatzen zaigulako. Beti gaude bostok karpenak egiten. Nahiko kaotiko baina organikoa da prozesua. Lehenengo demo bat egiten dugu, eta gustuko dugunean, hori lantzen hasten gara: soinuak, estetika bilatzen ibiltzen gara, eta behin ideia ondo landu ostean - estruktura, letra eta melodia egokia topatzerakoan-, orduan hasten gara grabaketa lanekin.

Zuek ekoizten, grabatzen eta masterizatzen duzue dena?

Produkzioa eta grabaketa Gaua estudioan egin dugu, Iker bertako parte delako. Iker, Oihan eta hirurok arduratu gara batez ere lan horretaz. Lehenengo aldiz egin dugu guk lana osorik, normalean masterizazioa beste norbaiten esku uzten dugulako. Baina Galdu ez baduzu lehen abestiarekin dena guk egin genuen, probatzearren, eta egindakoarekin pozik eta prozesuagaz gustura geratu ginenez, horrekin jarraitu dugu. Zerbait egokia egiten ahalegindu gara. Danaek eta Landerrek ere asko lagundu dute, euren iritziak eta ekarpenak jaso ditugulako. Profesionalak ez izan arren, badakigu zer dugun gustuko eta zer ez, eta gustura pozik gara.

Kantuen estetika ez ezik, bakoitzaren irudi propioa ere landu duzue. Zergatik? 

Diskoaren iruditegia landu nahi genuen, kantu bakoitzari irudi bat eskaini, musika eta irudia jorratu, eta Ruben B. Caballerok lagundu digu horretan: azala, kartelak, eta kantu bakoitzeko irudi bat egin digu. Esanahiak oso ondo islatu ditu irudietan.

Jendearen erantzunak nolakoak izan dira? 

Denetariko iritziak jaso ditugu. Durangoko Azokan harrituta geratu ginen izan genuen harrerarekin. Ez genuen diskoa aurkeztu, eta gutxi saltzea espero genuen, baina pila bat saldu genuen. Eta jendeak, gainera, ekarpen positiboak egin zizkigun. Jendeari iruditu zaio zerbait desberdina edo dela; buruan gera-tzen diren abestiak direla eta diskoa zenbat eta gehiagotan entzun orduan eta gehiago gustatzen zaie.

Boskote modura egonkortu zaretela esan nahi du honek? 

Esango nuke baietz. Danae sartu zenetik singleak kaleratu ditugu, eta asko gustatzen zaigu hori, abestiei garrantzi gehiago emateko, baina egia da diskoa grabatzeak taldea egonkortu den sentsazioa eman digula. Ze, fisikoa den zerbait daukagu, eta bira bat ere badator.

Orain, zuzenekoei begira zaudete?

Zuzenekoa zaintzea gustatzen zaigu, eta horretan gabiltza. Diskoaren sortze prozesuaren modukoa izaten da hau, gauza berriak sar-tzea gustatzen zaigulako, ez abestia bere horretan jotzea. Hori ere beste sormen prozesu bat da, eta gustura ari gara.

2025-01-29T17:27:05+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo