Uraren Euskal Agentzia elkarlanean dago Euskadiko araztegiekin Covid-19aren hedapena neurtzeko. Araztegi horien artean Añarbeko Urakek kudeatzen duena dago, Loiolakoa. Bertan hastero 318.000 pertsonaren datuak jasotzen dituzte eta hondakinak aztertuz, ondorioztatzen da zein den Covid-19aren hedapena, hots, kasuak handitu edo gutxitu diren.
Gizabanakoak sintomak izan baino lehen, hondakinetan birusaran material genetikoa aurkitzen da, horregatik izan liteke alarma goiztiar sistema egokia hondakinen analisia, baina, horretarako lagin gehiago hartu beharko lirateke. Horrelaxe azaldu du Iban Zubeldiak, Añarbeko Urakeko komunikazio arduradunak, Gipuzkoako Kale Nagusian.
Zubeldiak adierazi digu astero hartzen dutela hondakinen lagina Loiolan eta datuek erakutsi dutela positibo gutxiago daudela, hala ere, azpimarratzen du kontuz ibili behar garela datuekin, 'zirugabetasun handiak aurki daitezke hondakin uretan, besteak beste, euria egin dezakeelako, sustantzia inibitzaileak agertu daitezkeelako edo tenperatura alda daitekeelako'. Hortaz, adierazle epidemiologiko gisa balio dezake, baina, datuak kontratatu behar dira.