Araba

Hainbat deliturengatik zazpi atxiloketa agindu indarrean zituen 24 urteko gizon bat espetxeratu dute

Hainbat deliturengatik zazpi atxiloketa agindu indarrean zituen 24 urteko gizon bat espetxeratu dute. / Utzitakoa

Hainbat deliturengatik zazpi atxiloketa agindu indarrean zituen 24 urteko gizonezko bat aurkitu eta atxilotu zuen joan den astelehenean Bilboko Udaltzaingoak Santutxu auzoan, eta epailaren aurretik igaro ondoren, espetxeratu egin dute.

Santutxu auzoan herritarren segurtasuneko lanetan ari zen Begoñako Auzo Ikuskaritzako agenteen patruila batek ikusi zuen gizona joan den astelehenean, otsailaren 17an, Bilboko Udaletik aste honetan bertan jakinarazi dutenez.

Udaltzainak ikustean, "susmagarria makurtu egin zen, aurpegia ezkutatzen saiatuz, baina agenteek ezagutu egin zuten, hainbat atxiloketa agindu indarrean zituen ohiko gaizkile bat baita", azpimarratu dute bertatik prentsa-ohar baten bitartez.

Hori dela eta, patruila ibilgailutik jaitsi zen hura identifikatzeko, baina ihes egin zuen, eta agenteak haren atzetik irten ziren korrika, Santutxuko kaleetan zehar. Handik minutu gutxira harrapatu eta atxilotu zuten.

Gizonak lau hilabete zeramatzan desagertuta, eta zazpi atxiloketa agindu indarrean zituen, guztiak Bilboko epaitegiek emanak

Gizonak lau hilabete zeramatzan desagertuta, eta zazpi atxiloketa agindu indarrean zituen, guztiak Bilboko epaitegiek emanak, hainbat delitu egiteagatik, besteak beste, bide segurtasunaren aurkako delituak, genero indarkeria eta etxeko indarkeria, lesioak, mehatxuak eta zigorra urratzea.

"Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta hark behin-behinean espetxeratzeko agindua eman zuen, zain dituen epaiketak egin arte", ondorioztatu zuten azkenik, prentsa-oharrean.

24/02/2025