Actualidad

Hainbat herritar, Piaspe proiektuaren aurka

Hainbat herritar, Piaspe proiektuaren aurka

Elkarretaratzea eta manifestazioa. Sañu Bizirik plataformak deituta, 150 bat herritar elkartu ziren atzo arratsaldean Azpeitiko Plaza Nagusian Statkraft enpresak mahai gainean jarri duen Piaspe izeneko proiektuaren aurka. Bildutakoek zentral eolikorik ez!, Mendiak ez industrializatu!, Statkraft Kanpora!, Ez Sañun ez inun! edo Gure mendiak zaindu ditzagun! bezalako leloak zabaldu zituzten. Elkarretaratzea burututa, Soreasu antzokiraino manifestazioa egin zuten, Udaleko eta Statkraft enpresako ordezkarien azalpenak entzuteko.

13/10/2022