Bizkaia

Hamabi mural emakumeen alde

Orduna, Nebreda eta Laespada

Areatza, Barakaldo, Busturia, Zalla, Leioa, Portugalete, Muskiz, Ortuella, Sestao, Sopuerta, Sopela eta Markina-Xemein emakumeen eta berdintasunaren aldeko muralak dituzte 'Emakumeak' izeneko proiektuaren barruan. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundia jarri du abian etarudien artistak Eva Mena, Verónica Werckmeister, Ekhiñe Juez Montes, Aitziber Ibarguen Fernández, Beatriz Aparicio, Lucía Krealu, Higinia Garay Zarate eta Janire Orduna Díaz dira.

Muralak udalek utzitako espazioetan daude, eta artista bizkaitarrek margotu dituzte; izan ere, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak asteazken azaldu duenez, "emakumeen berdintasunaren eta eskubideen aldarrikapenak Bizkaiko txoko bakoitzera iritsi behar du".

Ortuellan egindako ekitaldi batean, Saulo Nebreda alkatearekin batera, Laespada diputatuak azpimarratu du mural horien jendaurreko aurkezpena martxoaren 8an egin zela, hain zuzen ere, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

"Ortuellara hurbildu nahi izan dugu, Aldundiak berdintasunaren alde Bizkaia osoan bultzatu dituen mural hau eta beste batzuk ezagutzera emateko asmotan. Mural horiek jarduera sorta handi baten parte dira, Emakumeak proiektuaren baitan. Proiektu horrek gure gizartean berdintasunaren erronka handiak herritarrei hurbiltzeko egin dugun ahalegina bildu du, eta joan den urtarrilean kongresu handi batean amaitu zen", Laespadak azaldu duenez.

Era berean, gizarte desberdin batean bizi garela salatu du, "emakume izateagatik zigortzen, aldentzen eta ikusezin bihurtzen gaituen gizartean, alegia".

"Berdintasuna lortuta dagoela esaten badigute ere, emakume feministok argi eta garbi esaten dugu gizonek pribilegioak dituztela, egitura sozial, ekonomiko eta familiarra desberdina dela, eta indarkeria patriarkatuaren adierazpen basati eta jasanezinena dela", azpimarratu du.

09/03/2023