Asteazken honetan goizean, Bilboko Udalak ezagutzera eman du larunbatean hasiko den Aste Nagusian garatuko diren kultur-programazioa. Abuztuaren 20tik 28ra bitartean, doako 500 ekitaldi inguru egingo dira.
Doako ehun musika-jarduera inguru
Udalak musika-eskaintza zabala programatu du, gustu eta ikus-entzule guztietarako doako 100 musika-jarduera baino gehiagorekin hiriko hainbat agertokitan:
Lehen mailako kontzertuak Abandoibarran eta Europa Parkean
Abandoibarra
- Larunbata 20, 23:30ean: Mikel Urdangarin + Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
- Igandea 21, 23:30ean: Victor Manuel
- Astelehena 22, 23:30ean: El Drogas
- Asteartea 23, 23:30ean: Viva Suecia
- Asteazkena 24, 23:30ean: La Oreja de Van Gogh
- Osteguna 25, 23:30ean: Bulego
- Ostirala 26, 23:30ean: Dani Fernández
- Larunbata 27, 23:30ean: Pasión Vega
Europa Parkea
- Asteazkena 24, 00:00etan: Ana Mena
- Osteguna 25, 00:00etan: Los 40 Principales-Aste Nagusia
- Ostirala 26, 00:00etan: En Tol Sarmiento (ETS) + Gaztea
- Larunbata 27, 00:00etan: Megastar FM+ ADI Bilbao Festa handia
Munduko musikak, Plaza Barrian
Abuztuaren 20an, larunbatean, hasi eta 27ra, larunbatera, 23:30etik aurrera, Euskadi, Galizia, Afrika, Ukraina edo Kubako artistek dantzan eta dardaraz jarriko dituzte kultura anitzeko erritmoekin gozatu eta ondo pasatu gura dutenak.
- Larunbata 20: XXIX BILBO REGGAE SPLASH 2022: DUBBY AMBASSAH-RI TRIBUTUA
- Igandea 21: VALÉRIE EKOUMÉ
- Astelehena 22: PATÁX
- Asteartea 23: LUAR NA LUBRE
- Asteazkena 24: HUDAKI VILLAGE BAND
- Osteguna 25: JEREZ DE LA MORENA
- Ostirala 26: EÑAUT ELORRIETA
- Larunbata 27: ALAIN PÉREZ ETA LA ORQUESTA
Musika klasikoa, Gizakundearen elizan
Aurten ere, musika klasikoko 8 kontzertu hartuko ditu Aste Nagusiak, munduko hainbat lekutako bakarlari, abesbatza eta orkestrekin, 20:30etik aurrera, Gizakundearen elizan.
- Larunbata 20: Miriam Zubieta, Alejandro Lárraga eta Leyre Lisarria
- Igandea 21: Gasteizko Bakarlariak Taldea
- Astelehena 22: Passamezzo Antico
- Asteartea 23: Satisfacshow
- Asteazkena 24: Arteus orkestra
- Osteguna 25: Cadenza Quartet
- Ostirala 26: Emin Kurkchyan
- Larunbata 27: Rossini Abesbatza
35. Bertako Metal Erakustaldia, Pop Rocka-Metala, Bertako Pop Rock-a, Bilborocken
Aste Nagusiak aurten 35. edizioa beteko duen Bertako Metala, Pop Rocka-Metala, Bertako Pop Rock-a Erakustaldia berreskuratuko du. Erakustaldiak 16 kontzerturekin itxi du bere kartela, eta horien artean emakumeen presentzia da nagusi. Kontzertuak Bilborock Aretoko agertokian egingo dira, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
Larunbata, abuztuak 20 (PUNK´N´ROLL)
20:00: HURACAN ROSE (Bilbo)
21:00: TIPARRAKERS (Bilbo-Barakaldo)
Igandea, abuztuak 21 (HARD ROCK´N´ROLL & STONER METAL)
20:00: ADDAR (Bermeo)
21:00: KRUDDÖ (Bermeo-Etxebarri)
Astelehena, abuztuak 22 (ELEKTRO POP ROCK)
20:00: ARDE MARTE (Barakaldo-Portugalete)
21:00: JUM! (Bilbo-Nafarroa)
Asteartea, abuztuak 23 (HIRIKO ROCK & HIGH ROCK AND ROLL)
20:00: ENROCKECIDOS (Barakaldo)
21:00: NEGRACALAVERA (Bilbo)
Asteazkena, abuztuak 24 (COUNTRY FOLK ROCK & SOUL ROCK & BLUES)
20:00: THE LAST HIDDEN FOX (Bilbo)
21:00: SONIC FREE STATION (Arrigorriaga-Nerbioi-Ibaizabal)
Osteguna, abuztuak 25 (POST PUNK´N´ROLL & GARAJE ROCK SURF)
20:00: KINKI BOYS (Getxo-Madril)
21:00: MOONSHAKERS (Bilbo-Getxo)
Ostirala, abuztuak 26 (THRASH GROOVE MELODIC DEATH METAL & NU METAL)
20:00: EMPIRE OF DISEASE (Bilbo)
21:00: DEIMOCRACY (Bizkaia-Araba)
Larunbata, abuztuak 27 (ROCK GOTHIC METAL & HEAVY METAL)
20:00: SONG OF ANHUBIS (Bilbo-Mungia)
21:00: BLACKHEARTH (Durango)
Bilbainadak, guatekeak, dantzaldiak eta orkestrak eta txistulariak
Bilbainada tradizionalak Casilda Iturrizar Parkera itzuliko dira eguerdiro, 12:00etan, abuztuaren 21etik 28ra (igandetik igandera). Hiria kantuz beteko duten 8 kontzertu: Los Chimberos, Los 5 Bilbainos, Mapa Mundi eta Gaupasa taldeen kontzertuak, hain zuzen ere.
Guateke klasikoak Casilda Iturrizar parkean bilduko dira 8 saiorekin, horietako 4 bikoitzak, Pergolan, ohiko kokalekuan, abuztuaren 20tik 27ra. Aurtengo egitaraua osatzen duten talde eta artista guztiak 23:30etatik aurrera arituko dira. Gauero, ikus-entzuleek atzoko eta gaurko abestiekin gozatuko dute, artista hauekin: Tennessee, Anakoz, Asier Bilbao, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana, Maria Dolores Praderari Tributua, 80 hamarkadako Rock-ari omenaldia, La Carrocería, eta Formula V. 20, 25, 26 eta 27an, 21:00etan, Luis Carlos del Pozo DJak girotuko du gauaren hasiera.
Dantzaldiek eta orkestrek jarriko diote “revival” ukitua Bilboko Aste Nagusiari. Abuztuaren 20tik 27ra, Plaza Biribila entzule leialen topagune bihurtuko da. Egunero bi emanaldi egongo dira, 20:00etan eta 23:15ean, musika modalitate horretan ospe handia duen talde baten eskutik: Jamaica Show, Urrats, En Esenzia, Lehian, Akerbeltz eta Oxabi.
Musika koralak ere bere lekua izango du Aste Nagusiko edizio honetan “Zubitik zubira” ekimenarekin, abuztuaren 27an, larunbata, 18:00etan. Bilboko Koral Elkarteko abeslari talde handi batek San Anton, Udaletxe eta Euskalduna zubien arteko zeharkaldia egingo du itsasontzi batean, Israel Santamaría pianistak, Carlos Velasco gitarristak eta Pablo Almaraz harmonizistak lagunduta.
Bilboko Udal Banda Areatzako Kioskoan egingo duen hitzorduari leial izango da, eta banda eta fanfarreek jai giroko kaleak girotuko dituzte.
Kaleko antzerkia eta arte eszenikoak
Gas Plaza eta Casilda Iturrizar parkeko Txikiguneko pergolako agertokia kaleko arteetarako gune gisa finkatu dira jaietan, eta Udalak 18 ikuskizun programatu ditu 17 konpainiaren eskutik, 2 zigilu bilbotarra dutenak (Panpotx eta Eidabe), 8 Euskadiko gainerako zenbait herritakoak, 6 estatukoak eta 2 nazioartekoak. Musika, magia, akrobaziak, clowna eta umore handia uztartzen dituzten kalitate handiko doako ikuskizunak jende guztiarentzako, goizeko zein arratsaldeko saioetan. Nazioartean ospe handia duten antzezpenak nabarmentzen dira, baita euskal konpainia ugari eta euskarazko lanak ere, bai eta emakumeek eta dibertsitate funtzionala duten pertsonek osatutakak ere, euren proposamenekin ikus-entzuleak hotz utziko ez dituztenak.
Gas Plazak eta Txikiguneak hainbat ikuskizun hartuko dituzte abuztuaren 21etik 28ra (igandetik igandera):
- Gas plazan, bi emanaldi, 13:30ean eta 21:15ean.
- Txikigunean, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, umeei zuzendutako ikuskizunak izango dira, egunero 19:30ean, euskararen presentzia garrantzitsuarekin.
Antzoki ibiltaria, Bilbotik bidaiatuko duen antzokia
Hilaren 22tik (astelehena) 27ra (larunbata), hiru emanalditan egunero, 10:30ean, 12:00etan eta 13:00etan, bertaratzen direnak Bilboko autobus turistiko klasikoan (BILBAO CITY VIEW) bidaian eramango dituen ikuskizuna helduko da Hirira.
Antzoki Ibiltaria, Bilboko punturik enblematikoenak gurutzatuko dituen aire zabaleko eta gurpil gaineko antzezlana da. Itxuraz formala den “tour” horretan, Gurutze Beitia aktore bilbotarrak antzezten duen gida hiriko historia eta pasadizoak umorez azaltzen saiatuko da. Baina bere azafatoekin batera (Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina), bere betebeharretatik aldenduko da eta ibilbidea Hiriko atzoko eta gaurko txutxu-mutxuen eta pasadizoen ibilbide bihurtuko du.
Emanaldiak 55 minutuko iraupena izango du eta ibilbide hau egingo du: San Mames (irteera), Bihotz Sakratua Plaza, Euskalduna Zubia, Botika Zaharreko Erribera (TIGREA), Deustuko zubiaren azpiko geldialdia, Suhiltzaileak, Unibertsitateen etorbidea (Deustuko Unibertsitatea), Campo Volantín (Salbearen eta Guggenheim Bilbao Museoaren parean), Udaletxea, Sendeja, San Nikolas (2/3 minutuko geldialdia), Arriaga antzokia/Areatza, Plaza Biribila, Kale Nagusia, Plaza Eliptikoa/Moyua, Elkano, Euskadi Plaza, Mazarredo Zumarkalea eta Guggenheim Bilbao Museoa (azken geldialdia). Jarduera ikus-entzule guztiei zuzenduta dago.
Ezinbestekoa da webgunean sarrera doan erreserbatzea eta topagunean 15 minutu lehenago egotea. Edukiera mugatua da.
Bilbao Hiria Su Festen Nazioarteko XXX. Lehiaketa, sari berdea
Hiriko zerua berriro argituko da abuztuaren 20tik 27ra bitarteko gauetan, Aste Nagusiko su artifizial klasikoekin. Mundu osoan ospea duten eta Italia, Frantzia, Coruña, Granada, Valentzia eta Zaragozatik etorriko diren 8 piroteknia-konpainietatik 7 lehiatuko dira aurten Bilbo Hiria Su Festen Nazioarteko Lehiaketaren XXX. edizioan, 22:30etik aurrera, Ikus-entzuleen eta Epaimahaiaren Saria eskuratzeko, eta aurten, berritasun gisa, Sari Berdea, pirotekniako hondar gutxien sortzen dituenarentzat.
Azken gauean, hilaren 27an, Valecea Pirotekniak (Araba) erakustaldia emango du.
Euskal folklorea eta herri kirolak
Aste Nagusiak kulturaren hiriburu bihurtuko du Bilbo 9 egunez, Euskal Folklorearekin eta Herri Kirolekin erlazionatutako ehun jarduera baino gehiagorekin: txistulariak eta gaiteroak, 8 erraldoiak eta buruhandiak, bertsolariak, bilbainadak, fanfarreak, Txarangak, alardeak, erromeriak eta dantzak.
Abuztuaren 24tik (asteazkena) 27ra (larunbata), 12:00etan, Arriaga Plazan, herri-kiroletako modalitate guztiez gozatu ahal izango da, hala nola harrijasotzea, txingaeroatea, aizkolaritza, sokatira, gizon eta andra probak… hainbat une nabarmenekin.
Aste Nagusian, igandean, hilak 21, traineru lehiaketak itzuliko dira itsasadarrera, eta Areatzako zubiaren ondoan, Erripako kaian, behin-behineko pilotalekua martxan egongo da.
Egun horietan, gainera, Bilboko historia ezagutzeko aukera egongo da, itsasadarrean piraguan doan nabigatzen den bitartean. Itsas Museotik Arriaga Antzokirainoko ibilaldiari esker, hiriak izan duen bilakaera ezagutu ahal izango da uretatik, hiriko eraikin nabarmenen historia errepasatuz, Guggenheim Bilbao Museoa bera, Deustuko Unibertsitatea, Udaletxea eta zubien erraiak, besteak beste.
Zeharkaldiak abuztuaren 22, 23 eta 24an egingo dira, 11:00etatik 15:00etara, eta txanda bakoitzean gehienez 50 parte-hartzaile izango dira (egunean 3 txanda egongo dira). Interesdunek Itsas Museoaren inguruan dagoen pantalanera hurbildu beharko dute.
Txikigunea: Planetako salbamendu zentro unibertsala
Aste Nagusiko Txikigunea umeen parkea izango da, berriro ere, ume eta familientzako topagunea Aste Nagusian, eta, aurten, NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izango ditu ardatz. Bilbo Planetaren Salbamendu Zentro Unibertsala bihurtuko da. Umeek eta haien familiek, erronka ludiko-pedagogikoen bidez, garapen jasangarriaren esanahia ezagutuko dute, 2030 Agendan dauden 17 GJHak identifikatuz. 0 eta 12 urte bitarteko umeentzako hezkuntza-jolasaren bidez, adin-taldeka banatuta, 33 jarduera dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzaile planteatuko dira, ardatz estrategikotzat Pertsonak, Planeta, Bakea, Oparotasuna eta Aliantzak hartuta.
Udalak Umeen Adiskideen Hiriko Txu Txu trena jarriko du berriro martxan. Doako anezka-zerbitzua izango da eta 25 minuturo ibiliko da pertsona guztiak Txikigunera eramateko, udaletxean eta Euskadi plazan geldialdiak eginez.
Balearen desfilea
Balearen Desfilea abuztuaren 21ean, igandean, 19:00etatik aurrera itzuliko da Bilbora. Kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Bilboko Kale Nagusian aurrera egingo du, Moyua plazaraino, itsas gaiko bost puzgarri erraldoik osatutako musika eta kolore leherketan, Baly Balea maitearen gidaritzapean, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun dituela.
“Gozatu itzazu zeuk ere", jai inklusiboak
Zeinu-interpretea pregoian eta umeentzako eta kaleko antzerki-ikuskizunetarako, braillez egindako programak eta Irakurketa Errazerako egokiak, sarbide eta kokapen lehenetsiak aniztasun funtzionala duten pertsonentzat, edo bainugela egokituak dira Aste Nagusian pertsona guztien gozamena bermatzeko abian jarritako neurrietako batzuk, jai inklusiboen esparruan. Halaber, lehen aldiz, soinu-alteraziorik gabeko ordu-tarteak ezarri dira, autistek ere barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, inolako kalterik jaso barik.
Jaiak zuzenean bizitzeko kanal desbberdinak
Bilboko Udalak jaiei buruzko hainbat kanal eta informazio-modu jarri ditu abian, Aste Nagusiko bederatzi egunetan gertatzen denaren xehetasun, argazki eta irudi guztiak bilbotarrei helarazteko:
- “Bilbao. Aste Nagusia 2022” aplikazio ofizialak jai-programaren edukia, ordutegia edo kokapena zehatz-mehatz eta berehala kontsultatzeko aukera emango du;
- Udaleko sare sozialetako kontuek eguneroko jarduera nabarmenen jarraipena egingo dute;
- Udalaren webguneak ematen diren ekitaldi guztiei buruzko informazio-atari gisa balioko du;
- Aurrez aurre, informazioa lortu ahal izango da Txikigunean, Plaza Biribileko Festa arloan eta Turismo Bulegoetan –Termibus Eraikina– eta Guggenheim Bilbao Museoan;
- eta kontsulta zehatzetarako, 94 4010 010 / 010 udal informazio-zenbakia dago.