Datorren larunbatean egingo den Bilbao Night Marathon lasterketak eragina izango du uriko trafiko-zirkulazioan, batez ere 18.00etatik 00.45era bitartean, butxi gorabehera.
Bilbon sartu eta Indautxu eta Abandora iristeko biderik onena Juan de Garay kalea izango da, zeren eta Euskalduna zubia itxita egongo baita, 18:00etatik 19:30era.
Itsasadarraren ertz baten eta bestearen arteko lotura, zirkulazio neurriak ezarriko diren lekuetan, Salbe zubitik izango da.
Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira zirkulaziorako. Deustuko zubian errei bat zabalduko da 20:00etan, Deustuko noranzkoan.
Zirkulazioa, erdialdean, Kale Nagusian zehar igaro ahalko da Jesusen Bihotzaren plazatik Maria Diaz Harokoaren kalerako noranzkoan. 19:45etik aurrera, Moyua plazaraino zabalduko da tarte hori; Moyua plazatik Salbe zubira joateko, Recalde zumarkalea erabiliko da.
Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantín pasealekua, Unibertsitateen etorbidea, itxita egongo dira probak irauten duen bitartean, bi norabideetan.
Lasterketa igaroko den lekuetako garajeetara eta aparkalekuetara sartzeko murrizketak izango dira, eta aparkalekuko gune batzuk okupatuko dira, eta hesitu egingo dira aldez aurretik, kale eta etorbide hauetako hainbat zatitan: Abandoibarra etorbidea, Anselmo Clavé pasealekua, Uribitarte pasealekua, Uribitarte kalea, Erripa kalea, Kale Nagusia (Moyua eta Jesusen Bihotza plazaren artean), Maximo Aguirre kalea eta Elkano kalea.
Basurto/Olabeaga
18:00etatik 19:30era, gutxi gorabehera, bideak itxiko dira eta zirkulazioa mugatuko da auzo hauetako sarbideetan.
Basurtora sartzeko biderik onena Montevideo etorbidetik edo Juan de Garay-Autonomia kaleetatik izango da. Ordutegi horretan, Euskalduna zubia itxita egongo da Olabeagan bizi direnentzat izan ezik.
Felipe Serrate kalea eta Ventosa bidea ere itxita egongo dira, eta, bietan, aldez aurretik okupatuko da aparkalekua. Olabeagara sartzeko eta handik ateratzeko, Olabeaga aldapa erabiliko da.
Inguru hartako garaje eta aparkalekuek murriztuta izango dituzte sartzeko eta irteteko ordutegiak.
Zazpi Kaleak/Abando
Inguru honetan, 18:00etan hasi eta 00:45era arte, gutxi gorabehera, Areatzako eta Udaletxeko zubiak itxita egongo dira zirkulaziorako, eta Zingira eta Epaltzaren alargunaren kaleak eta Areatza kalea ere bai.
Erribera kaleak murriztuta izango du zirkulazioa Mesedeetako zubitik hasi eta Areatzaraino.
Halaber, ez da sartzerik izango Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara ere. Dolaretxe kaleko garajeetara Aurrekoetxea kaletik sartu ahal izango da, hor antolaketako langileek emango baitute bidea. Mesedeetako zubia itxita egongo da zirkulaziorako.
Oinezkoendako saihesbideak prestatuko dira, eta aparkalekuak ere okupatuko dira, aldez aurretik hesitzeko. Inguru hartako garaje eta aparkalekuek murriztuta izango dituzte sartzeko eta irteteko ordutegiak.
Gainera, ez da sartzerik ez irteterik izango Villarías eta Adiskidetasuna kaleetako garaje eta aparkalekuetan, 18:00etatik 20:30era. Ordu horretatik aurrera, seinalatzaileek bideratuko dituzte sartze-irteteak, lasterketa Buenos Aires kalean noiz igarotzen den ikusita.
Uribarri-Castaños
18:00etatik 00:45era, gutxi gorabehera, bideak itxiko dira eta zirkulazioa mugatuko da auzo hauetako sarbideetan: Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) zirkulaziorako itxita egongo dira lasterketak iraun bitartean.
Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea kale hauetatik egingo da: Zumalakarregi etorbidea - Harritxoen bidea - Trauko - Matiko; edo bestela, Salbe zubia - Maurice Ravel etorbidea - Uribarri kalea - Loruri zeharkalea - Tiboli kalea.
Halaber, bi aukera egongo dira auzotik irteteko: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen kalea - Zumalakarregi etorbidea, edo bestela, Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.
Deustu
18:00etan hasi eta 00:45era bitartean, aldaketak egongo dira zirkulazioan kale hauetan: Agirre Lehendakariaren etorbidea (Deustuko zubirako zirkulazio-noranzkoa okupatuta), Madariaga etorbidea eta Botikazar erribera -Francesc Macià eta Luis Power kaleen artean. Deustuko zubia itxita egongo dira zirkulaziorako.
20:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, Euskadi plazara sartzeko modua izango da, Deustuko zubitik: errei bat irekiko da horretarako; halaber izango da aukera Agirre Anaien kalera sartzeko.
Iruña eta Francesc Macià kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak - San Pío X.aren plazako biribilgunea - Agirre anaien kalea (noranzkoa aldatuko da) - Botikazar erribera - Francesc Macià kalea (noranzkoa aldatuko da). 19:30etik aurrera, gutxi gorabehera, Carmelo Bernaola tuneletatik eta Euskalduna zubitik izango da sartzeko modua, eta baita ere Julio Urquijo, Eraso jenerala, Iruña kalea, Heliodoro de La torre eta Francesc Maciá kaleetatik.
Inguru horretatik irteteko, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubia eta Julio Urquijo - Carmelo Bernaola zubiak izango dira irteteko bideak.
Inguru horretako garajeetan eta aparkalekuetan ere eragina izango du lasterketak eta Botikazar Erriberan, Agirre Anaien kalean, eta Madariaga etorbidean aparkalekuak okupatuko dira aldez aurretik.
San ignazio-Ibarrekolanda
Lasterketa dela-eta bideak itxiko dira edo zirkulazioa mugatuko da Agirre lehendakariaren etorbidean eta Larrakotorre, Luis Braille, Kanariar Uharteak eta Morgan kaleetan, 18:00etatik 00:45era.
Auzora sartzeko, beste bide hauek erabiliko dira: Agirre lehendakariaren etorbidea- Benidorm; Zarandoa etorbidea – Aragoi kalea – Cataluña kalea; Zarandoa etorbidea – Aragoi kalea – Larrakotorre kalea – Benita Asas kalea – Agirre lehendakariaren etorbidea – Oñatiko Unibertsitatearen kalea (noranzkoa aldatzen da Arturo Campión kaleraino); eta Txakolin kalea.
Bestalde, irteerak Kanaria Uharteetatik - Elorrietako erriberatik eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik izango dira.
Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute izango ez irteerarik, ez sarrerarik. Larrakotorre kalean okupatu egingo da aparkalekua.
Aldaketak garraio publikoan
Lasterketa dela-eta 18:00etatik 00:45era artean egingo diren murrizketa horien ondorioz, aldaketak egingo dira Bilbobuseko linea gehienetako ohiko ibilbide eta geltokietan.
Aldaketa horien guztien behar beste berri emango da Bilbobusen sare sozialen bidez, informazio panelen bidez eta berinapeetan euretan ere. Xehetasun gehiago jakiteko, kontsultatu Bilbobusen webgunean, edota deitu 010 944 010 010 telefonora, Bilbo kanpotik deitzen baduzu).
Halaber, kale hauetako taxi geltokiak kendu egingo dira: Abandoibarra etorbidea, Madariaga etorbidea eta Plaza Biribila, Kale nagusia, 83 eta Areatza.
Bestalde, Bilbao Night Marathon lasterketa dela eta, kendu egingo da osorik tranbia-zerbitzua 18:30etik aurrera, gutxi gorabehera. Horren inguruko informazioa ikusi nahi izanez gero, 944 333 333 telefonora deitu, eta aplikazio ofizialera jo, edo Euskotrenen webgunean begiratu, Euskotrenen webgunean, edota @euskotren profila twitter-en.