Gipuzkoa

Haur eta gazteentzako aisialdi eta kirol jarduerak izango dira Aste Santuan Lazkaon

Aisialdi zerbitzua eta Txiki eta Gazte Konkis jarduera eskainiko dira apirialaren 22tik 25era
Haurrak Lazkaokoa ez den pilotaleku batean jolasean
Haurrak Lazkaokoa ez den pilotaleku batean jolasean / A.Z.

Lazkaoko Udalak haur eta gazteentzako aisialdi eta kirol jarduerak antolatu ditu Aste Santuko oporretarako. Apirilaren 22tik 25era bitartean eskainiko dira.

Udalak bi jarduera ezberdin prestatu ditu, jolasa, ikaskuntza eta jarduera fisikoa ingurune hezitzaile eta dinamiko batean sustatzeko helburuarekin: alde batetik, Areria Kultur Gunean izango den aisialdi zerbitzua; bestetik, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian egingo den Txiki eta Gazte Konkis jarduera.

Aisialdi zerbitzua 10.00etatik 13.00etara eskainiko da, eta 2013 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Txiki eta Gazte Konkis jarduera, aldiz, 09.00etatik 12.30era izango da eta 2013 eta 2018 urteen artean jaiotako hurrentzat prestatu da. “Parte-hartzaileek erronka eta proba fisiko ezberdinak gainditu beharko dituzte, betiere gozamena eta talde-lana sustatuz”, adierazi du Lazkaoko Udalak azken jarduera honi erreferentzia eginez.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Martxoaren 30ean amaituko da bi jarduera hauetan izena emateko aukera. Aisialdi zerbitzuarengatik 15,75 euro ordaindu behar dira. Txiki eta Gazte Konkis jardueran parte hartzeko, berriz, bi prezio bereizten dira: kiroldegiko bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat; hau da, 53 euro eta 63,06 euro. 

2025-03-20T12:40:03+01:00
En directo
06:00 - 11:00
Onda Vasca con Txema Gutiérrez