Navarra

Haur eta Lehen Hezkuntzako kanpo espazio berriak Baztan Ikastolan

Konfiantzaren metodologian sakontzeko bertze urrats bat eman nahi izan dute
Haur Hezkuntzako parkean lurra eta zuhaitz enborrekin egindako egiturak nabarmentzen dira.

Baztan Ikastolan, kanpo espazioetan berrikuntzak ekarri ditu ikasturte berriak. Azken urteetan indarrean jartzen ari diren konfiantzaren metodologian sakontzeko helburuarekin, bai lehen hezkuntzako ikastetxeko patioan eta baita haur hezkuntzako parkean ere berritze lanak egin dituzte, eta aldaketa nabarmena izan da. Material naturalak erabilita, bertzeak bertze lurra edota zuhaitzen enborrak, espazio desberdinak atondu dituzte, eta belarra erein berria denez, hemendik gutxira prest izanen dira. Diruzaintzako gerakineko diru sail bati eta ikastolako gurasoek udan egin duten auzolan erraldoiari esker, azpiegitura berri eta erakargarriak erabilgarri eta gozagarri izanen dira aurki.

Lehen Hezkuntzako patioan ere egin dituzte berrikuntzak. Ondikol

23/09/2022