Buscar
Gipuzkoa

Haur eta nerabeen kontseilua eratu dute Zumarragan

Urtean zehar hainbat aldiz elkartuko dira eta ekarpenak egingo dituzte
Kontseiluko kideak, udal ordezkariekin eta irakasleekin.
Kontseiluko kideak, udal ordezkariekin eta irakasleekin.

Herriak bertan bizi garen guztionak dira eta, beraz, denok dugu ekarpenak egiteko eskubidea eta betebeharra. Zumarragan haur eta nerabeen kontseilua sortu dute, Unicefen Haurren Lagun Diren Hiriak egitasmoaren baitan. Egitasmo honen helburua haurren eskubideak tokiko politiketan aplikatzea da.

Kontseilua atzo goizean eratu zen, Zumarragako udaletxean. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Nerea Errasti Gazteria zinegotziak eta Zumarragako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziek parte hartu zuten. Kontseiluko kideen irakasleak ere bertan izan ziren.

Kontseiluko kideak hainbat aldiz elkartuko dira urtean zehar. Bileretan udalerria hobetzeko proposamenak egingo dituzte. Beraien proposamenak ez dira haurren eta nerabeen bizitza hobetzera bakarrik bideratuko. Zumarragar guztien bizi kalitatea hobetzea izango dute xede. Izan ere, haurren beharrak aintzat hartzea bizilagun guztien mesederako da.

Serranok haurrek helduek dituzten eskubide guztiak dituztela gogoratu zuen. “Helduek baino urte eta esperientzia gutxiago izan arren, horrek ez du esan nahi eskubide gutxiago dituztenik. Udal honek garrantzia eman nahi dio haurren eta nerabeen eskubide garrantzitsuenetako bati: eragiten dieten gaiei buruzko erabakietan parte hartzeko eskubideari. Parte hartzeko eskubide hori, beharbada, gutxien errespetatzen denetako bat da”, onartu zuen Zumarragako alkateak.

Errastik haur eta nerabeen kontseiluko parte-hartzaileak aurkeztu zituen eta batzordearen fun-tzionamenduaren berri eman zuen.

Dinamizazioa

Bukatzeko, EDE fundazioko teknikariak haur eta nerabeen iritziak aintzat hartuko direla azpimarratu zuen. “Beraien iri-tzia eman ahal izango dute eta Udalak bileretatik ateratzen diren ondorioak kontuan hartzeko konpromisoa hartu du. EDE fundazioa kontseilua dinamizatzeaz arduratuko da. Fundazioak gizartea hobetzeko lan egiten du.

Ekitaldia amaitu ondoren, parte- hartzaile guztiak Zelai Arizti kultur etxera joan ziren. Izan ere, bertan egingo dituzte bilerak. Dagoeneko lehen ekarpenak egin dituzte hainbat alorretan: euskara, ingurumena, osasuna, aisialdia eta eskubideak, besteak beste.

2023-03-02T02:15:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo