Buscar
Cultura

Haurren artean, Herio

Igor Salutregik (erdian) ‘Azken partida’ aurkeztuko du gaur Antzoki Zaharrean.
Igor Salutregik (erdian) ‘Azken partida’ aurkeztuko du gaur Antzoki Zaharrean.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 33. edizioa hasiko du gaur euskal zinemagintzaren emanaldi bikoitzarekin. Paul Urkijoren Irati filmak emango dio hasiera jaialdiari baina, aurretik, Igor Salutregik (Getaria, 1988) zuzenduriko Azken partida film labur fantastikoa eskainiko dute Antzeki Zaharrean. Lan hori, Oihua! programaren bigarren emaria da, 2019an 35 urte arteko sor-tzaile hasiberrien artean euskaraz filmatutako fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak sortutako ekimena.

Salutegrik, Larrotxene kultur etxeko zuzendari Yolanda Martinekin batera, Azken partida aurkeztu zuen atzo Victoria Eugeniako klub aretoan. Maider Oleaga zinemagileak tutoretza eskaini dio Salutregiri programan hautatua izateagatik –lehenengo edizioan, Maria Fontanek Urkijoren tutoretza jaso zuen– eta otsailetik hona proiektuaren gainean ibili da aholkuak eskainiz. Salutregik heriotzaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi izan du oso giro ezeroso batean. Haurrekin osatu du antzezlari-zerrenda, horrek dakartzan hamaikatxo buruhauste tarteko, grabaketak haurren aisialdi uneekin koordinatu behar izan baitituzte. “Jakin izan banu, ez nuen haurrak protagonista dituen gidoirik idatziko”, esan zuen txantxetan Salutregik, umeak zuzentzeko Oleagak emandako aholkuak biziki eskertu zituela gehituz.

Ekhi izena duen hamar urteko haurra da film laburraren protagonista. Futbolean jolasten da lagunekin egunero, bizitza aldatuko dion neska misteriotsu bat ager-tzen den arte: Herio. “Filmaketa prozesuan konturatu nintzen, heriotzaz hitz egin arren, istorioaren hazian umeei egindako omenaldia zegoela”.

Yolanda Martinek azaldu zuenez, Oihua! programak Salutregiren gidoia aukeratzeko orduan, epaimahaiak honako hau azpimarratu zuen: “Istorioak hunkitzeko duen berezko ahalmena, non sentsibilitatea, umorea, drama soziala eta genero fantastikoa uztartu dituen, errealismo magikoa eta gizakiaren oinarri-oinarrizko beldurrak landuz”. Larrotxene Bideoren lagun-tza izan du bizkaitarrak, eta guztira 30 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ekoizpenean.

2022-10-29T07:36:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo