Gipuzkoa

Haurrentzako antzerkia, igandean Urretxun

Markeliñe konpainiak ‘Mamut’ lana antzeztuko du, 17.00etan Labeaga aretoan
Mamut

Aurtengo haurrentzako antzerki egitarauko lehen saioa igandean izango da: Markeliñe taldeak Mamut lana taularatuko du.

Martxoaren 19an Potx eta Lotx pailazoak etorriko dira, apirilaren 23an Mar Mar Teatrok Arrainak bihotzean antzeztuko du, maiatzaren 6an Pirritx, Porrotx eta Marimotots etorriko dira, urriaren 15ean Gorakada taldeak Zuhaitzak landatzen zituen gizona taularatuko du, azaroaren 12an Maite de Jongh Doss kolektiboak Esna lana antzeztuko du eta abenduaren 3an Hodei magoa etorriko da.

Igandeko saioa 17.00etan izango da, Labeaga aretoan. Sarrerak 5 euro balio du. Bonuak ere egongo dira. Haurrari laguntzaile batekin joateko aukera ematen dionak 30 euro balio du eta haurrarentzat bakarrik balio duenak 20. Sarrerak eta bonuak 16.00etan jarriko dira salgai, Labeaga aretoan bertan.

05/02/2023