Gipuzkoa

Hausnarketa eta parte hartzea nagusi Etorkizuna Eraikiz Congressen

Azaroaren 24tik 30era ospatuko da kongresua Tabakaleran
Hausnarketa eta parte hartzea nagusi Etorkizuna Eraikiz Congressen
Escuchar
01:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren aldiz antolatu du Etorkizuna Eraikiz Congress. Iazko edizioak arrakasta handia eduki zuen eta Etorkizuna Eraikizen hedapenean izandako eragin positiboak aurteko edizioan islada edukiko du baina berrikuntza batuzekin. Eider Mendoza, Aldundiko bozeramaileak, Gipuzkoako Kale Nagusian, adierazi du bigarren edizio honetan partaidetzari bultzada berezi bat eman nahi diotela eta, horrenbestez, gipuzkoarroi gonbite berezia egin die Tabakaleran antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko.

"Saio akademikoak, hitzaldiak, work-kafeak egongo dira eta gaiak anitzak izango dira ahalik eta gipuzkoar gehiagori heltzeko" zioen Mendozak Onda Vascako mikrofonoetan. Horiek horrela, demografia- eta gizarte-aldaketak, klima-aldaketak eta beste hainbat aldaketek izango dute lekua egingo diren ekimenetan. Guztiak irekiak izango dira eta, bozeramaileak esan bezala, partaidetza sustatzea daukate helburu.

Bestalde, Gipuzkoako hiru unibertsitateek: EHU, Mondragon eta Deustuk, Etorkizuna Eraikiz Congressen baitan, kongresu txikiak egiteko aukera izango dute eta ikasleen artean ezagutza partekatuko da.

Interesatuek parte har dezakete hemen izena emanda.

14/11/2022