Buscar
Vida y estilo

HBO Maxek ‘Monos con pistola’ telesailaren filmaketa iragarri du

Futbolaren mundua ardatz hartuta, Hugo Silva eta Gorka Otxoa aktoreak izango ditu protagonista
‘Monos con pistola’ telesaileko aktore zenbait. | ARGAKIA: HBO MAX
‘Monos con pistola’ telesaileko aktore zenbait. | ARGAKIA: HBO MAX

Donostia – HBO Maxek espainiar telesail original berri baten filmaketaren hasiera iragarri zuen atzo. Carolina Bang eta Alex de la Iglesiaren ideia batetik abiatuta, Jorge Valdano Saenz eta Pablo Tébarrek futbolaren munduaren inguruan sortutako 30 minutuko zazpi kapituluko komedia izango da Monos con pistola.

Aktoreen artean, Hugo Silva (Los hombres de Paco, El Ministerio del Tiempo), Dafne Fernández (Perfectos desconocido, Tierra de lobos), Óscar Casas (Jaguar, Siempre bruja), Gorka Otxoa (Vaya Semanita, Velvet, Pagafantas), Miguel Ángel Sola (Los favoritos de Midas, Sola), Kira Miró (Crimen ferpecto, La que se avecina) eta Diogo Sales (Juego de Tronos) arituko dira; eta zuzendari lanetan Adolfo Martínez (Zona hostil), Secun de la rosa (El Cover) eta Rodrigo Ruiz-Gallardon, plataformatik aurreratu dutenez.

Pokeepsie Filmsek (Banijay Iberia) ekoitzitako telesailak, futbolari izandako eta gaur egun jokalarien ordezkari lanetan dabilen Alberto Martínen bizitza kontatuko du. Denek Beto deitu ohi diote, eta bere kabuz hasi berri da, ordezkaritza-agentzia propioa muntatuta. Sonia andregaiaren laguntzarekin, hala moduz saia-tzen da Beto orekari eusten bere mundu profesionalaren eta bizi-tza pertsonal gorabeheratsuaren artean; eskerrak Soniak ondo baino hobeto ezagutzen duen eta oinak lurrean ipintzen dizkion. Gauzak bideratzen hasi bezain pronto etorriko da hondamendia: bere jokalaririk onenak ihes egingo dio eta neskalagunak utzi.

Jorge Valdano futbolari ohiaren semea den Valdano Saenz gidoilariaren arabera, Monos con pistola ez omen da jokoari buruzko serie bat, hura inguratzen duen munduaren buruzkoa baizik: “Egun batetik bestera aberats eta ospetsu bihurtzen diren futbolari gazteen mundua da; ez dira hura kudeatzeko gauza, eta haien bizkar bizitzeko lotsagabe ugariz josita dago”.

Miguel Salvat HBO Maxeko produkzio arduradunak dioenez, “Monos con pistolak dakarkigun ikuspegi garratza oso hurbilekoa zaigu, baloi bati ostikadak emateagatik sekulako dirutzak irabazten dituzten gazteak idolo bihur-tzen dituen gizarte globalean bizi baikara, enpresa handietako nagusien pareko boterea izango balute bezala”.

2009an Alex de la Iglesia zuzendari, gidoilari eta ekoizle ospe-tsuak eta Carolina Bang ekoizleak sortutako Pokeepsie Films, Espainiako fikziozko ekoiztetxe berezienetakoa da. Beti publiko gazteari zuzendutako edukietan oinarrituz, fantasia, suspense eta beldurrezko egitasmoak sustatu ohi ditu, mugak gainditzea lortu duten proiektu nabarmenen bidez. Gaur egun Pokeepsie Films Banijay Iberiako kide da; Espainiako eta Portugaleko fikziozko eta entretenimenduzko ekoiztetxe independente garrantzitsuenen aliantza hau, ikus-entzunezko industria bultzatzeko helburuarekin sortu zen.

Hainbat ekoizpen eta garapen abian dituztelarik, Pokeepsie Filmsen egungo proiektuak honako hauek dira: 30 Monedas T2, eta estreinatu berri den Veneciafrenia. Azken horixe da The Fear Collection beldurrezko film sailaren proiektuko lehen filma, bilduma horretan, alde batetik Jaume Balaguero (Venus) bezalako zinemagile ospetsuek, eta bestetik genero horren panoraman sartzeko prest dauden talentu berri eta ilusionagarriek ere parte hartuko dutelarik. – M. Tolosa

2022-08-25T11:22:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo