Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) biolin eta itzulpengintza ikasketak egin zituen. 2011n La Hormiga Atómica proiektuarekin bat egin zuen eta Katakrak liburu-denda, kantina eta zentro sozialaren sorkuntzan. Hainbat lan argitaratu ditu: 2008an 'Suzko lilia' (Susa) poema liburua, 2009an 'Ihes ederra' (Alberdania) irudi-eleberria Alain Urrutia margolariarekin batera, 2012an 'Sinplistak' (Susa) poema liburua, 2014an 'Wagner auziaz: Wangermée, Clément, Zizek, Badiou' (Jakin) saiakera bilduma. Egun, Berria egunkariko zutabegilea da eta Euskadi Irratiko Faktoria saioko solasaldietan parte hartzen du Etxartek.
Hedoi Etxarteren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Geure gainetik', Broken Brothers Brass Band
Musika talde bat: J Martina
Opera bat: 'Tristan eta Isolde', Richard Wagner
Eleberri bat: 'Gauaren muturrerainoko bidaia', L. F. Céline (Igela)
Eleberri labur bat: 'Emakume bat', Annie Ernaux (Txalaparta)
Poema liburu bat: 'Ariel eta beste poema batzuk', Sylvia Plath (Denon Artean)
Saiakera bat: 'Faxismoaren aurka borrokan', Clara Zetkin (Katakrak)
Antzezlan bat: 'Woiyzeck-en kondaira', Georg Büchner (Hiru)
Film bat: 'La question humaine', François Emmanuel
Kultur espazio bat: Maravillas Gaztetxea (Iruñea 2017-2018)